"AMA. Edertasun latza"

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 5(e)tik 2022(e)ko martxoaren 6(e)ra
  • "AMA. Edertasun latza"

Marie de Jonghen helduentzako lehen ikuskizuna.

AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik.

AMAk emozio sakonena dantzan jarriko du, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta han nahastuko dira prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa.

AMA egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da. Errealitatearen latzari aurrez aurre begiratu behar zaio, eta aurre egin erotuko ez bagara. Latzaren latzean edertasun printzak aurkitu ditzakegu horrela, eta edertasuna agertzen den aldiro, zorion itxaropera ernatzen da.

Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Kanpo begirada: Pablo Messiez
Zuzendari laguntzailea: Ana Meabe
Aktoreak: Ana Martínez, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza, Jokin Oregi, Maitane Sarralde, Joseba Uribarri, Amets Ibarra
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz, Ikerne Giménez
Musika: Adrian García de los Ojos
Argi diseinua: Felipe Ramos
Teknikariak: Kandela Iluminación S.L.
Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana