"Expresión plástica del cante jondo. Flamenco experimental de Rosario Escudero"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Martxoak 10
  • "Expresión plástica del cante jondo. Flamenco experimental de Rosario Escudero"

Lucía Álvarez la Piñona dantzariarekin eta Pedro G. Romero kritikari eta ikerlariarekin

Performance honetan, Rosario Escuderoren Expresión plástica del cante jondo. Flamenco experimental pieza artistikoari egindako ikerketa-lana aurkeztuko da. Musikaz, dantzaz, jantziez eta margolanez osatutako pieza 1961 eta 1963 artean antzeztu zen eta pizgarri izan zen. Obrak emakume ijitoen egiteko moduak ikusarazten zituen abangoardiako artean, non, berriaren eta zaharraren berrinterpretazio bat aurkeztean, bizitza ematen baitzien aurretik inoiz existitu ez ziren forma berriei.

Gaurko performancean Rosario Escuderoren jatorrizko bi dantza egingo dira, Maria Paz Jimenezen "Mari Paz" koadroetako baten aurrean (Escuderorentzako jantziak ere diseinatu zituen Mari Pazek). Jatorrizko performancearen argazkietan eta zirriborroetan oinarrituta erreproduzitu diren jantziak erabiliz, Lucía Álvarez la Piñonerak performancea egingo du, jatorrizko binilozko musika-piezak ere erabiliz, musika eta jantziak tartekatuko ditu. Mari Pazen koadro baten tamaina bera duen egurrezko taula baten gainean egingo du dantza la Piñonerak. Argiztapen gisa, kontraste nabarmeneko argiak erabiliko dira.

  • Iraupena: 30 min. gutxi gora behera
  • Eliza
 

Argazkiaren obra: Pintura, 1960-1962, Mari Paz Jiménez


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Martxoak 10
  • Ordutegia19:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoakoa
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana