"Lubaki lainotsua"

Durango 2022(e)ko Martxoak 13
  • "Lubaki lainotsua"
    Argazkia: Ainhoa Resano
  • "Lubaki lainotsua"
    Argazkia: Ainhoa Resano

Durango San Agustin Kulturguneko Egitaraua (2022ko Urtarrila - Maiatza)

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,... badirudi dana bare-bare dagoala. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakotxaren onena eta txarrena azaleratuko dauz, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak...

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea, trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak... Tira! Bizitza bera, muzturretatik kontatuta.

Durangoko Udala

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana