"Cigarreras"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 17
  • "Cigarreras"

Emilia Pardo Bazán bizirik zegoela egin zen ospetsu, eta, hala, literaturako eta gizarteko lehen lerroan egon zen, onerako eta txarrerako. Baina denborak aurrera egin ahala eta frankismoaren eraginez, idazlearen gaineko iritzi sinplista eta bidegabea nagusitu zen: zaharkitua eta kontserbatzailea izan zela zabaldu zen. Haren heriotzaren lehenengo mendeurrenaren harira, ikuskizun honek idazle polemiko eta kontraesankorra errebindikatzen du, aldi berean oso iradokitzailea izan zena eta XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako feminismoaren eta literaturaren garapenean sekulako garrantzia izan zuena.

Cigarreras antzezlana La Tribuna eleberrian oinarrituta dago. Drama indibidualaren eta kolektiboaren tonuarekin batera, pasarte freskoak, arinak eta komikoak ere azaltzen dira; izan ere, uztarketa hori ohikoa da Emilia Pardo Bazánen narratiban. Idazle eta emakume gisa, ironia, sarkasmoa eta umorea erabili ohi zituen bai bere iritzia defenditzeko eta bai erasora jotzeko. Aipatutako eleberrian oinarrituta egon arren eta literaturako eta dramako produktu eratorria bada ere, lan independentea da Cigarreras.

Antzezlanean, kontakizuna A Coruñako tabako-fabrikan gertatzen da (eleberrian, Marinedan). Tabako-industria izan zen emakumeak masiboki kontratatu zituen lehenetarikoa. Hala, emakumeen lehen sozializazio-eremuetako bat izan zen, tradizionalki etxean sartuta egoten baitziren.

Argumentuak emakume langile baten eta gizon burges baten arteko ezinezko harremana kontatzen du. Dena den, beste irakurketa bat ere egin daiteke: krisialdi politiko baten lekukotza eskaintzen du, 1868an Borboien dinastia erortzera eta 1873an I. Errepublika aldarrikatzera eraman zuena. Garai nahasi haietan, gaur egungo oihartzunak adituko ditugu. Historia eta protagonistaren bizitza sinkronizatuta daude, krisialdi betean bizi du haurdunaldia, eta, sasiko semea erditzen ari dela, jendearen oihuak entzungo ditu kalean: Gora Errepublika Federala!

Emilia Pardo Bazánen La Tribuna eleberrian oinarritutako ikuskizuna
Bertsioa eta zuzendaritza: Cándido Pazo
Antzezleak: Tamara Canosa, Susana Dans, Merce Castro, Isabel Naveira, Berta Ojea, Ana Santos, Ledicia Sola
Eszenografia: Dani Trillo
Jantziak: Martina Cambeiro
Argiztapena: Afonso Castro
Musika-espazioaren diseinua: Manuel Riveiro
Egokitzapena eta zuzendaritza: Cándido Pazó
Produkzio exekutiboa: Belén Pichel
Diseinu grafikoa: Planb Estudio


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana