"Krop Covers Compilation"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 17
  • "Krop Covers Compilation"

Bilboko Zirkuitoa 2022 programaren baitan.

Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma, Goi dantza-taldeko dantzariek antzeztuta.

Goi Dance Project dantza-talde bat da, Koreako pop-a lantzen duena, eta Kpop izenarekin ezagunagoa dena. Dantza ez ezik, covers-ak edo bertsioak ere egiten dituzte.

  • Dantzariak: Nayeli Martinez, Adriana Fuentes, Oskar Graña, Carlos Vasquez, Cristina Ayala, Eneko Fullaondo Xiya Chen, Fátima Blanco, Victoria Ladron de Guevara, Aintzane Amo, Andoitz Larizgoitia, Izaro Burguera, Qi Lin, Paul Miranda
  • Jantziak: Victoria Ladrón de Guevara, Alba Ventura
  • Diseinu grafikoa: Paul Miranda
  • Argazkigintza: Paul Miranda, Alba Ventura

--

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartu zenetik, Bilboko Udalak barruko espazioetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60an mugatuko da.

Gainera, beharrezkoa izango da:

  • Covid ziurtagiri digitala (QR) eta NAN aurkeztea barruko espazioetako ikuskizunetan sartzeko
  • musukoa erabiltzea, emanaldi guztietan

Pandemiaren hasieratik egin denez, Bilboko Udalak bere jarduketa-protokoloak egokitu ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana