"Lotura - Gizarteratzeko hezkuntza programa"

Hernani 2022(e)ko martxoaren 17(e)tik 2022(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • "Lotura - Gizarteratzeko hezkuntza programa"

CaixaBank-en bitartez, “La Caixa” Fundazioaren eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren laguntzarekin garatutako hezkuntza-programa.

Lotura proiektuak lotura afektiboa sortu nahi du museoaren eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeen artean, museoa erreferentziazko gunea bihurtuz, bertara joan eta eroso egoteko.

Lotura elkartzeko, ikasteko eta esperimentatzeko gunea da. Programan parte hartzen duten pertsonek artera hurbiltzeko eta Eduardo Chillidaren lana eta bere ondarea dagoen lekua ezagutzeko aukera izango dute, baina, era berean, hainbat diziplina artistikorekin esperimentatu ahal izango dute bertako artista eta sortzaileen eskutik.

Lotura bost saioko programa bat da, bakoitzak bi orduko iraupenarekin. Jarduerak talde bakoitzaren beharretara egokituta daude.

1. Chillida Leku ezagutuz. Bisita Dinamizatua Chillida Lekura, hezitzaile batek gidatua
2. Baso bainuak eta Land Art-a. Itziar Insausti baso terapian adituaren eskutik
3. Argigrama tailerra. Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik
4. Eskultura habitatzea. Mugimendu tailerra Myriam Pérez Cazabon koreografoaren eskutik. 
5. Lurra esperimentatzen. Zeramika lantegia, Aitor Ruiz de Egino artistaren eskutik

Chillida Leku artea, natura eta ongizatea lotzen dituen espazioa da eta inklusioan lan egiten duten entitate eta instituzioekin lankidetza bultzatzeko asmoa dauka soziabilitatea hobetzeko.

Parte hartu nahi duten erakundeek gurekin harremanetan jar daitezke.

 


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko martxoaren 17(e)tik 2022(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Web Chillida Leku

Non

Euskadi, auzolana