Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Kui Kui Kui"

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 19(e)tik 2022(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Kui Kui Kui"

Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek.... eta beleak KRAAAA!... Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen  pinguinoaren begietatik.

Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian... Kui Kuikui!

Aktoreak:

  • PIRRITX-Aiora Zulaika
  • PORROTX-Joxemari Agirretxe
  • MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
  • Oihana Sanchez
  • Izaskun Forcada

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Imanol Urbieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …
Iraupena: 70 minutu


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2022(e)ko martxoaren 19(e)tik 2022(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • OrdutegiaMartxoak 19 eta 20 / 16:00 eta 19:00
  • Lekua Campos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
  • ZenbatekoaZehazteke (webgunean kontsltatu)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Campos Elíseos Antzokia

Non

Euskadi, auzolana