Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: Ester Quevedo 5te

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Martxoak 21
  • Jazz uhinak hirian barrena 2022-2023: Ester Quevedo 5te

2022-2023ko Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren barruan.

Ester Quevedo 1993ko abenduaren 29an jaio zen Madrilen, Espainian. Sei urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta zazpi urterekin Madrilgo El Escorialgo Musika Kontserbatorioan sartu zen, non piano klasikoa ikasi zuen hamar urtez. Aldi berean, Madrilgo Musika Kreatiboko Eskolan ikasi zuen, eta han Tony Heimerren (jazz pianoa) eta Bobby Martinezen (muntaketak eta big band) eskolak jaso zituen. 2011n, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMuC) hasi zituen Jazz Pianoko Interpretazioaren lizentziako ikasketak. Han, besteak beste, Albert Bover, Joan Díaz, Ignasi Terraza, Lluís Vidal eta Horacio Fumero izan zituen irakasle. Rotterdamgo Kontserbatorioan ere izan zen, truke programa batean.

Ester Quevedo piano-jotzaile eta musikagile gazteak Trabalenguas aurkeztuko du, bere debuta lider gisa, 2019ko ekainean L’Estival de Jazz de Igualada egitarauaren barruan L’Aurora antzokian zuzenean grabatua.

Bartzelonako jazz eszenaren zati aktibo bat da Ester Quevedo. Musikari talde batez inguratu da; talde horrekin musika kidetasunak partekatzen ditu. Interplay delakoa eta bere proiektua gauzatzeko gustu ona nabarmentzen dira.

Haren konposizioak bitarteetatik, joko erritmikoetatik eta harmonietatik abiatzen dira. Horiek Quevedoren bizipenak biltzen dituzte; eta homogeneotasuna aurkitzen dute taldean. Talde horretan nabarmentzen dira Òscar Latorreren tronpetaren sonoritatea, Vicent Pérezen tronboia, eta Pau Salak eta Roger Gutierrezek osatutako oinarri erritmiko sendo baten irmotasuna.

  • Ester Quevedo: pianoa
  • Oscar Latorre: tronpeta
  • Vicent Pérez: tronboia
  • Pau Sala: baxua
  • Roger Gutiérrez: bateria


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana