Immanuel Wilkins: "At the 7th hand"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Martxoak 22
  • Immanuel Wilkins: "At the 7th hand"

Donostik Kulturako Arte Eszenikoetako Neguko Programazioa (2022ko urtarriletik martxora)

Immanuel Wilkins saxofoijole eta konpositorearen musika enpatiaz eta konbikzioz betea dago, arnasa zabal hartzeko une dotore apainduekin lotzen baititu melodia eta lantua. Jazzaren zaleek Omegarekin ezagutu zuten soinu liluragarri hori, lehen diskoarekin, zeina 2020ko Jaz Albumik Onena izendatu baitzuen The New York Timesek. Hasiera hark, halaber, laukote aparteko baten aurkezpena ekarri zigun, lagun izan baitzituen Micah Thomas pianoan, Daryl Johns baxuan eta Kweku Sumry baterian: talde ezin hobea, Wilkinsek berriro dakarkiguna bigarren album honetan, The 7th Hand harrigarrian.

The 7th Hand honetan, presentziaren eta ezerezaren arteko loturak arakatzen dira, zazpi mugimenduk osatutako suite ordubeteko batean. Idazteko orduan, Wilkins mugimendu bakoitza bisualizatzen hasi zen, musika erabat inprobisatua baina laukoteak batera bideratu eta zertua izan zedin. Diskoaren izenburuak sinbolismo biblikoz blaituriko auzi bat planteatzen du: 6 zenbakiak giza posibilitateen norainokoa adierazten badu, Wilkinsek galdetu zion bere buruari zer lekarkeen –zer soinu lukeen– Jainkoaren esku hartzea eskatzeak eta zazpigarren elementu hori laukoteaz jabetu zedin uzteak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana