"Vademekun"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko martxoaren 22(e)tik 2022(e)ko martxoaren 23(e)ra
  • "Vademekun"

Beñat Etxepare Antzokia. Arteak hegoak ematen dizkigu 2021-2022 programaren baitan.

Vademekunek  berezko  lengoaia  eraikitzen  du  espazio eszenikotik,  magiatik  eta  akrobazia  eta  malabareen  zirkuko tekniketatik abiatuz.

Tadeo da protagonista, pertsonaia bitxia, irakurle amorratua. Orduak eta orduak ematen ditu bere liburutegi
zaharrean liburuz eta irudimen eta sormenerako ateak  irekitzen dizkion magia eta ilusioz beteriko mundu paraleloetara garraiatzen duten istorioz inguratuta.

Mezuz beteriko orri andana artean jostatzen da. Oroitzapenez  beteriko  istorioak.  Bizitzak  ihes  egiten  dio  denboraren  bila.  Denbora  ez  du  minutu,  hilabete edo urtetan neurtzen... liparretan neurtzen du. Mundua
ez da Taldeok amestuta bezalakoa, horregatik, nahiago du irakurtzen segi, amesten jarraitu ahal izateko.

Magia eta akrobazia eta malabareen zirkuko teknikak,  une  jakin  batzuetan  entzuten  diren  off  ahots  batzuekin  batera,  dira  lengoaia  eszenikoaren  tresnak   Vademekunen.

Ikuskizuna Zirkozaurrek sortua da, Bilboko Zorrozaurre auzoan  lekutzen  den  zirkuko  arteen  topagunea.  Zirku  
dira  %  100ean  eta  hura  sortu,  praktikatu,  irakatsi  eta  hedatzeko pasioa dute.

Egileak / Autores Rosa A. García, Koldo Uriarte
Zuzendaria / Dirección Ignacio Herrero (Cia. Yifan).
Antzezleak / Intérpretes  Gorka Pereira

--

LANTEGIA IRAKASLEEKIN: Erreserbarekin doako tailer bat eskaintzen da  irakasleentzako ikastetxeetan

Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako Ikuskizuna

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana