"Winona & Grace"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 22
  • "Winona & Grace"

«Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume...».

Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistek dute.

Ainhoa Artetxe eta Graciela Doriz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko.

Antzezleak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
Testuak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz, Alex Gerediaga
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapena: Oier Ituarte
Bideoak: Jesus Pueyo
Soinua: Ibon Aguirre
Espazioaren eta proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
Argazkia: Son Aoujil
Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana