Donostiari begira erakusketak Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, bere bilakaera ekonomiko, soziala, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz. Erakusketa, beraz, aukera aparta da gure izena eta izanera gerturatzeko, eta gure historia garaikidean sakontzeko.
- Lekua: Urgull mendia - Motako gaztelua ( 943 48 15 47)
- Ordutegiak:
- Martxoaren 23tik ekainaren 30era: asteazkenetik igandera, 10:00 - 17:30.
Aste Santuan, apirilaren 11tik 24ra: egunero, 10:00 - 17:30
- Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunero, 11:30 - 19:00
- Irailaren 1etik abenduaren 11ra: asteazkenetik igandera, 10:00 - 17:30.
Estropada igandeak, irailak 4 eta 11, itxita