2022ko BilbaoPoesía jaialdiaren barruan.
Azken promozioetako poeta horiek, Interneteko korronteak alde batera utzita, beren bertsoak errezitatuko dituzte, errealitateari tradizioari bezain lotuak.
Paula Antía Rey 1997an jaio zen Iria Flavian, Padrón-en. Espainiako Hizkuntza eta Literaturan graduatu zen, bigarren hezkuntzako irakasle gisa gaitu zen eta master bat egin du Santiago de Compostelako Unibertsitatean Literaturaren eta Kulturaren Ikasketetean. Bertan, emakumeek idatziako galiziar poesia garaikidea eta ekofeminismoa ikertu ditu. Institutuan eman zituen urteetan Minerva (2014, 2015) eta Xela Arias lehiaketetan eta Rosalia de Castro eskolako poesia lehiaketan sariak lortu zituen. Bere testu batzuk honako “Dornay Grial” aldizkarian agertu dira, baita “No seu despregar” (Apiario, 2016), “Poesía galega novísima” (Urutau, 2020) eta “De pedra e azulexo” (USC, 2020) antologietan ere. “Impostura” bere azken lana XXV Francisco Añón de Poesía Lehiaketan saritua izan zen eta udaberri honetan argitaratuko da.
Oihana Arana. (Eskoriatza, 2001). Oihana Aranak oso argi dauka sorkuntzara eta kulturara orokorrean hurbildu zuena: bertsolaritza. Izan ere, 9 urterekin bertsoeskolan hasi zen eta ordutik hainbat plazatan egin du lan. Geroage, nerabeentzako ipuinez (15-16 urte) eta poesiaz interesatu zen. Bere literatur lanen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: “Portuak” (Gaumin, 2020) eleberria eta “Lazunak Azkazaletan” (Susa, 2021) poema liburua.
Rosa Berbel (Estepa, Sevilla, 1997) Literatura Konparatuetan graduatu zen eta Literatur eta Antzerki Ikasketetan masterra egin zuen Granadako Unibertsitatean. “Las niñas siempre dicen la verdad” (Hiperión, 2018) bere lehen liburuak Antonio Carvajal Gazte Poesiako XXI. Saria jaso zuen, baita Opera Prima Onenaren Kritikaren Andaluziako Saria eta RNEren 2019ko Poesiako Begi Kritikoa ere. Granadako Sonámbulos argitaletxean “Brillantes y caóticas” (2021) bere poemen sorta laburra argitaratu du. Kordobako Unibertsitateak antolatutako Ucopoética Lehiaketaren IV.edizioaren irabazlea izan zen. Poesia gazteko hainbat antologian agertu da, hala nola “La pirotecnia peligrosa. 11 poetas sevillanos para el siglo XXI” (Ediciones en Huida, 2015), “Supernova” (Bandaaparte Ediciones, 2016), “Algo se ha movido” (Esdrújula Ediciones, 2018) edo “Cuando dejó de llover. Cincuenta poéticas recién cortadas” (Sloper, 2021).
Carlos Catena Cózar (Jaén, 1995) Granadako Unibertsitatean graduatu zen itzulpengintzan eta interpretazioan. “Los días hábiles” (Hiperión 2019) bere argitaratutako lehen liburuak 2019ko Poesiako Hiperion saria jaso zuen. Bere lanak “Donde veas” (La Bella Varsovia, 2015), “Algo se ha movido” (Esdrújula Ediciones, 2017) eta “Cuando dejó de llover” (Sloper, 2021) antologietan agertu dira, baita “Casapaís”, “Zenda”, “Infolibre”, “Anáfora”, “Digopalanbra.txt” eta “Tenían veinte años y estaban locos” bezalako blog eta argiltapenetan ere. Madrilen bizi da, eta bertan 2020/2021 eta 2021/2022 ikasturteetan bi beka jaso zituan, bigarren poema-liburu bat eta eleberri bat idazteko Ikasleen Egoitzan.
Mario Obrero Madrilen jaio zen 2003an, eta zazpi urte zituela hasi zen idazten. Honako liburu hauek argitaratu ditu: “Carpintería de armónicos” (XIV. Félix Grande Poezia Gaztearen Saria, José Hierro Herri Unibertsitatea, 2018), “Ese reuido ya pájaro” (Ediciones Entricíclopes, 2019), “Peachtree City” (Gazte Sorkuntzaren XXXIII. Loewe Saria; Visor, 2021) eta “Cerezas sobre la muerte” (La Bella Varsovia, 2022). Giza Zientzien Batxilergoa egin zuen Getafeko La Senda Institutu publikoan. RNEko Gente Despierta programaren mikrofonoetan aritzen da “Un poeta en París” poesia atalarekin.