La Ritirata

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 24
  • La Ritirata

Bachek 1730eko hamarkadan sortu zituen klabezinerako kontzertuak, Leipzigeko Collegium Musicum erakundearen jardueretarako, sarritan aurretik konposatutako obretan oinarrituta. La Ritiratak askotariko kontzertuak eskainiko ditu Arriaga antzokian: bi, hiru eta lau klabezinentzako idatzitakoak (azken hori Vivaldiren L’estro armonico sortako kontzertu bikainenetako baten bertsioa).

Klabezin-jotzaile laukote aparta bildu da proiektuari ekiteko. Pierre Hantaï musikari frantziar mitikoarekin batera ariko dira Diego Ares, Ignacio Prego eta Hantaï beraren ikasle den Daniel Oyarzabal; hirurak talentu handiko musikariak, estatu mailan egun diren klabezin-jotzailerik garrantzitsuenak, seguruenik.

Biolontxeloa eta zuzendaritza: Josetxu Obregón
Klabezinak: Pierre Hantaï, Daniel Oyarzabal, Ignacio Prego, Diego Ares


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana