"Decadencia"

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • "Decadencia"
    Argazkia: marcosGpunto

Decadencia lan kaustikoa eta probokatzailea da: ikuslea jazarri egiten du, inguratu, eta, sarritan, negar ez egiteagatik barre eginarazten dio. Bi bikote dira protagonista: hiru aristokrata eta haien ahuleziei etekina atera nahi dien bizizale bat. Klasistak eta arrazistak dira, friboloak eta bihozgabeak, hipokritak, hutsalak eta egoistak. Harrapakari gisa jarduten dute, ez dute ez printzipiorik ez mugarik, baina bai beldurra: mespretxatzen dituzten koitaduak elkartu eta eraso egingo ote dieten beldur dira. Haien umorea sarkasmoa da, haien ironia amorrua. Barregarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Eta, guztiaren gainetik, zoritxarrekoak dira, denetik eduki arren hutsik daude, luxuak eta haragikeriak ez dituzte asetzen: goxokiak gozagarri izaten dira, haientzat ez, ordea.

Steven Berkhoff umore beltzaren maisu da. Lan hau ispilu eta erradiografia da aldi berean: gure gizarteek barruan ezkutatzen dutena ikusten da ispiluan; gizakion gaixotasun moralak erakusten ditu erradiografiak. Testuak barrea eragiten du, akuilukadak ematen ditu, irria izozten du eta kontu serioei barre egiten die. Osagai horiekin, Maru Valdiviesok eta Pedro Casablancek interpretazio-ariketa bikaina eta bizia egiten dute.

Testua: Steven Berkoff
Moldaketa: Benjamín Prado
Zuzendaritza: Mario Gas
Antzezleak: Maru Valdivieso, Pedro Casablanc
Jantzien diseinua: Antonio Belart
Soinu-espazioa eta musika: Orestes Gas
Eszenografiaren diseinua: Sebastià Brosa
Diseinu grafikoa: Rubén Salgueiros


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • OrdutegiaMartxoak 26 eta 27: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana