"Kotondarrak"

Tolosa 2022(e)ko Martxoak 26
  • "Kotondarrak"

Titereszena 2021-2022 programaren baitan.

Kotondarrak antzerki-lana, iraultza industrialean eta mende hasierako ehungintzako emakumeen grebetan oinarritutako istorioa da.

Ama eta hiru alabez osaturiko familiaren bidaiak, landa-despopulazioa, exodoa hirira, iraultza industriala, hirietako bizi baldintzak, kapitalismoa, ahizpatasuna eta emakume langileen borroka feminista islatzen eta ikusarazten lagunduko digu. Protagonista txikien ikuspegitik errealitate biziko gertakariak azalduko dira antzeztokian.

Ekitaldiaren amaieran, Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, antzeztutako lanari buruzko ikusleekiko berbaldi bana antolatuko da, produkzioaren talde artistikoarekin batera, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzerkiaren inguruko bizipenak luzaroan bizi nahi dituzten horiengana artistak hurbiltzeko asmoz.

5 urtetik aurrera

  • Iraupena_50 min
Topic Tolosa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana