Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart, non ote nintzen ni?"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Martxoak 26
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart, non ote nintzen ni?"

Donostik Kulturako Arte Eszenikoetako Neguko Programazioa (2022ko urtarriletik martxora)

1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen dituen kale formatuko saioa da. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.

Euskal Herriko jaiak askotarikoak dira, baina beti alaiak eta jantziak. Batez ere, atzean tradizio eta kultur sena dutenak. Bidaia egingo dugu festaz festa; komedian, pailazotzaneta antzerkigintzan, baina batez ere, martxa itzelean! Gure abesti ezagunenak eta esketx barregarriak tartekatuz, topo egingo dugu Iruñeako zezenekin zein Bilboko Marijaiarekin! Hau juerga! Zeledon, Maskarada, Danborrada...


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana