Euskadiko Orkestra: "BRAHMS REQUIEM"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Martxoak 29
  • Euskadiko Orkestra: "BRAHMS REQUIEM"

J. Brahms

Requiem alemaniarra [68']

Georg Mark, Zuzendaria

  • Olga Pasichnyk
  • Johann Kristinsson
  • Iruñeko Orfeoia

Brahmsen Requiem alemaniarra, Luteroren Bibliatik hartutako testuekin osatua, hasieran oso polemikoa izan zen, eta ez zuen harrera ona izan katolikoen artean: aszetikotzat hartu zuten. Baina Eduard Hanslick kritikari ospetsuak balioetsi egin zuen haren lana: «Beethovenen azken garaiko estiloak erlijio-musikan eman duen fruitu onduenetako bat dugu», idatzi zuen. «Brahmsek Bachen eskolatik ikasitako arte harmoniko eta kontrapuntistikoak orainaldiaren hats bizia du». Requiem alemaniarra berehala bilakatu zen errepertorio sinfoniko-koraleko pieza nagusia. Euskadiko Orkestrak, obra interpretatzeko, goi-mailako ahotsak gonbidatu ditu: Olga Pasichnyk sopranoa (hasiera batean aurreikusitako Ainhoa Arteta ordezkatzen duena), Johann Kristinsson baritonoa (hasiera batean aurreikusitako Michael Nagy ordezkatzen duena) eta Iruñeko Orfeoia, zeina lehenengo abesbatza izango den gure artean kontzertu bat eskaintzen pandemiaren ostean. Zuzendaria Georg Mark izango da.

Kontzertuak martxoaren 23tik apirilaren 1era izango dira ohiko lau hiriburuetan, guztiak 19:30ean:


Sarrerak salgai daude saio guztietarako euskadikoorkestra.eus-en, baita auditorioen webgune eta leihatiletan ere, 10 eurotik 35 eurora.

 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana