Mikel Erkiagaren erakusketa

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 29(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Mikel Erkiagaren erakusketa

Barriek 2021 erakusketen zikloa martxan da, Rekalde Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik bekak jaso dituzten artisten artelanak erakusteko.

Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa-aretoa plataforma ezin hobea da Bizkaiko Aldundiko artista bekadunen sormenak proiektatzeko. Oraingoan Jenni Alvarado, Izaskun Araluzea, Urtzi Urkixo, Javier Rodríguez Pérez Curiel eta Mikel Erkiagak, Aldundiko Arte Sormenerako Beken onuradunek, erakutsiko dituzte haien artelan batzuk.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundia Estatuan aitzindari izan zen, artistei prestakuntzan laguntzeko pentsio eta beken sistema ematen hasi baitzien. Horregatik, Rekalde Aretoaren helburu nagusia da talentua babestea eta Bizkaian sortu eta lanean hasten diren zenbait belaunaldiren garapen artistikoaren lehenengo etapatan laguntzea.

Jendeak artista zuzenean ezagut dezan, artistekin jarduera osagarriak, didaktikoak eta artisten tailerrak garatuko dira eta beren lanen gakoak eta interesa aurki ditzan topaketak antolatu ere bai.

2022ko martxoaren 29tik maiatzaren 29ra: Mikel Erkiagaren erakusketa

MIKEL ERKIAGA (Bilbo, 1994). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduduna da (2016). Halaber, bertan Irakasleen Gaikuntza masterra egin du, Arte Ederren espezializazioan (2019) eta Pinturan master profesionala (2017). Erasmus Poloniako Sztuk Pieknych im. Eugeniusza Gepperta we Wroclawiu akademian (2016). Banaka egin ditu erakusketak: Tarde roja, hoja azul, Juan Manuel Lumbreras galerian (Bilbo, 2019) eta Sitsak Janiko Berbak, Arrigorriagako erakusketa-aretoan (2017). Hiri-paisaiaren edo natura hilaren gaiak hartuta, argazki eta pinturaren arteko harremana ikertzen dihardu, eta argazkiak pintura-asmoarekin manipulatzen ditu, margotzeko euskarri izan daitezen. Bere artelanean beti diskurtso-gai berdinak azaldu arren, une honetan interes handia du bi materialtasun horien arteko hesia diluitzeko. Argazkia pinturan eta alderantziz.

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko martxoaren 29(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana