Huhezinema 2022 - Euskal Film Laburren Jaialdia

Aretxabaleta 2022(e)ko martxoaren 30(e)tik 2022(e)ko apirilaren 1(e)ra
  • Huhezinema 2022 - Euskal Film Laburren Jaialdia

Urtero bezala aurten ere Huhezinema jaialdia egingo da, baina aurtengoa berezia izango da: Huhezinemak 15 urte beteko dituelako!

Azken bi urteetan pandemiaren eragina nabaritu zen, 2020ko edizio osoa online egin behar izan zen eta 2021ekoa formatu hibridoan. Hori horrela, 15. edizio hau gogotsu antolatzen ari dira, egoerak uzten duenaren arabera.

Mondragon unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da Huhezinema, eta aurtengoa 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 1a bitarte egingo da.

Aurtengoa 15. urteurrena denez, berezitasun bat eman nahi izan diote, eta musikan oinarritzea erabaki dute. Musika gustuko dugulako eta baita azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere. Horretarako, diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gain, programazioan ere soinuaren erabilera onena sarituko da, eta baita bideoklip onena ere.

Bideoklip sailean, MU ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dute eta hiru sari izango dira: lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€.

Ikasleak jadanik lanean gabiltza eta jaialdia aurrera joan dadin parte hartu nahi dutenek lanak bidaltzeko epea irekiko dugu Abenduaren 22an. Epea 2022ko otsailaren 18ra arte egongo da irekita eta lanak bidaltzeko web gunean oinarrien atalean dagoen izen emate fitxa bete behar da. Proiektuek esteka hauetako baldintzak bete beharko dituzte:

- Sail Ofiziala
- MU Ikasle Saila
- Bideoklip Saila

Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak.

Informazio gehiago: https://huhezinema.eus/

Huhezinema

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana