"Amua"

Zumarraga 2022(e)ko Apirilak 1
  • "Amua"

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Asko maitatu dute elkar eta maite dute elkar, baina zaila da intimotasun hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromatismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere.

Askatasunaren utopia azkenengoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi zaio, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

SARRERAK

Sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta 9 ikuskizuneko bonoa erosi ahal izango da 70 euroren truke, baita euskarazko emanaldien bonoa ere 35 euroren truke. Gainera, Gazte Txartela dutenek 7 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak.

"Gazte ordua" ere ezartzen da, eta 30 urtetik beherakoei aukera ematen zaie azken ordu erdian sarrera eskuratzeko, 5 euroren truke.

Sarrerak zenbakidunak izango dira eta aurrez erosi ahal izango dira Zelai Arizti aretoko leihatilan, makinan eta online.

Bonuak urtarrilean erosi ahal izango dira kultur etxean:

- 10, astelehena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021eko bonUa mantendu eutsi nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 12, asteazkena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021ean bonua izanda aldatu nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 15, larunbata: 10:30 – 13:00
* Aurten bonua lehen aldiz erosi nahi dutenentzat eta euskarazko emanaldietarako bonoa erosi nahi dutenentzat.

urretxu.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana