Zeinen Ederra izango den FEST 2022

Barakaldo 2022(e)ko Apirilak 2
  • Zeinen Ederra izango den FEST 2022

Zetak taldearen ‘Zeinen Ederra Izango Den’ abestia ezintasun eta kolektibitate negatiboko une batean sortzen da, 2020ko konfinamenduan hain zuzen ere. Abestiak, euskal gizarte osoarekin konektatu eta berehala egin zen biral, musika esparrutik haratago joanez eta mugimendu itxaropentsu bihurtuz.

Musika kantu soil bat bezala hasi zena, proiektu handi bat, gizarte osoarentzako jaialdi bihurtu da; guztiok elkarrekin lan egiten dugunean zer egiteko gai garen erakusten duena.

Zeinen Ederra Izango Den FEST musika gure jendearekin elkartzeko aitzakia izatea bilatzen du, non guztiok esperientzia paregabeaz gozatuko dugun, baikortasun eta zoriontasun uneak inspiratuz eta kolektibitatea, osotasuna, pasioa, dibertsioa eta aniztasuna bezalako balioak sustatzen dituena.

Izan ere, ‘Zeinen Ederra Izango Den’ abestia euskal gizartearentzat ereserki bihurtu da maite ditugun pertsonekin bizitzaz gozatzera bultzatzen gaituelako.

Beraz, jaialdi honetan benetan garrantzitsuena DENONA eta DENONTZAT izatea da, alegia, COVID-19 birusa bezala, ZEID FEST generoak, adinak, herrialdeak, klase sozialak edo arrazak ulertzen ez dituen jaialdia da.

Baieztatutako lehen taldeak:

  • ZETAK
  • GATIBU
  • ISEO & DODOSOUND
  • MARIA ARNAL & MARCEL BAGES
  • ZOO
  • ETS
  • SUA
  • ADRIANNA GAULTIER
  • LOS CHIKOS DEL MAÍZ

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana