Ikuskizuna: "Rebelión en la granja"

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 7
  • Ikuskizuna: "Rebelión en la granja"

Bilboko Zirkuitoa 2022 programaren baitan.

Manor Etxaldean gaude. Animalia guztiak elkartu egin dira gizaki guztiak baztertzen dituen matxinada bortitz batean, beren nagusiak, Jones jaunak, ematen dien esklabotza-erregimenagatik nazkatuta eta haserre. Abereen Etxaldea sortu da.

George Orwellen fabula ospetsuak akuilu gisa balio du obra gordin, keinudun, bihurritu eta umoretsu bat sortzeko. Agian, gaur egungo sasoiaren ispilu konkaboa da, non botere-egitura berriak ezin diren atera aurreko botere-egiturekin batera zeuden itzaletatik.

Posible ote da, azken finean, iraultza berri bat zabaltzea?

  • Zuzendaria eta idazlea: Borja Ruiz
  • Antzezleak: Sandra Arroyo, Ioritz Benito, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Rita Martín, Iñigo Martín, Iraia Urraca.

--

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartu zenetik, Bilboko Udalak barruko espazioetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60an mugatuko da.

Gainera, beharrezkoa izango da:

  • Covid ziurtagiri digitala (QR) eta NAN aurkeztea barruko espazioetako ikuskizunetan sartzeko
  • musukoa erabiltzea, emanaldi guztietan

Pandemiaren hasieratik egin denez, Bilboko Udalak bere jarduketa-protokoloak egokitu ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana