"Motion. Autos, Art, Architecture"

Bilbao 2022(e)ko apirilaren 8(e)tik 2022(e)ko irailaren 18(e)ra
  • "Motion. Autos, Art, Architecture"

Guggenheim Bilbao Museoa, Norman Foster Foundation-ekin elkarlanean, erakusketa handi bat antolatzen ari da automobilak joan den mendeko artearen eta diseinuaren historian izan zuen garrantzia aztertzeko. Motion. Autos, Art, Architecture izeneko erakustaldi horrek Museoaren bigarren solairu osoa hartuko du, eta arkitekto britainiarra izango du komisario. Gutxitan ikusitako 38 automobil enblematiko izango dira bertan ikusgai, baita beste 300 pieza ere: artista handien pinturak eta eskulturak, argazkiak eta ikus-entzunezko dokumentuak, zirriborro-koadernoak, eta azken mendeko itzal handieneko arkitekto eta diseinatzaileetako batzuen maketak, besteak beste. Erakusketako obretako batzuk Foster familiaren bilduma pribatukoak izango dira, eta, haiekin batera, Europako eta AEBko hainbat bildumatatik datozen mailegu instituzional eta pribatu ugari izango dira erakusgai. Instalazioa Norman Foster Foundationek eta Guggenheim Bilbao Museoak prestatu dute, eta aurkeztutako obrak bezain dinamikoa izango da. Horrez gain, areto nagusietako batean, etorkizuneko mugikortasunaren gaiari helduko dio erakusketak munduko hamasei diseinu- eta ingeniaritza-eskola garrantzitsuk garatutako ideien bidez.

Komisarioak: Norman Foster, Manuel Cirauqui eta Lekha Hileman Waitoller.

R. Buckminster Fuller
Dymaxion #4, 2010 (based on #1-3, 1933-34)
Foster Family Collection
© Gregory Gibbon / Foster + Partners


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko apirilaren 8(e)tik 2022(e)ko irailaren 18(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana