Euskadiko Orkestra: Dvorak + Smetana

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 9
  • Euskadiko Orkestra: Dvorak + Smetana

Bohemia, gaur egungo Txekiako Errepublikako eskualde historiko txikia, Austria, Alemania, Polonia eta Moraviaren mugakide, XIX. mendean talentu musikalaren erdigune garrantzitsuenetako bat izan zen. Austria-Hungariako Inperioarekin zituen gorabeheren ondorioz, musikagileek bertan aurkitu zuten nazionalismo musikalaren korronte berriarekiko pasioa partekatzeko gunea. Deutsche Radio Philharmonie eta Japoniako Orkestra Filarmonikoko zuzendari titular Pietari Inkinenek gidatuko du programa, eta Bohemiako Erromantizismoko ezinbesteko bi egile aurkeztuko dizkigu: Smetana, eskola musikal nazionalistaren sortzailea –Emaztegai saldua operako «Obertura eta hiru dantza»– eta Dvorak Otelloren obertura lan dramatikoa eta 9. Sinfonia, «Mundu Berrikoa», haren obra ezagunena, zeinak, Estatu Batuetan sortu bazuen ere, Bohemiako folklorearen oihartzunak dituen–. 

Pietari Inkinen
Zuzendaria

B. Smetana
Emaztegai saldua. Obertura eta 3 dantza [17']

A. Dvorak
Otello. Obertura [15']
9. Sinfonia, 'Mundu Berriarena' [40']


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana