Zornotzako Musika Banda + Oreka Reed Quintet: "Bidaia barne-mundura"

Amorebieta-Etxano 2022(e)ko Apirilak 9
  • Zornotzako Musika Banda + Oreka Reed Quintet: "Bidaia barne-mundura"

Denboraldi honetan Zornotzako Musika Bandak bidaiatzeko aukera paregabea eskaini nahi du programatutako kontzertu bakoitzean. Jaio eta pixkanaka-pixkanaka hazten hasi ondoren, denboraldiaren helburua banda martxan dagoela argi aldarrikatzea da! Bidaia bakoitzak kontzertu mota ezberdin bat planteatzen du eta ibilbideetako batzuetan lehen mailako gonbidatuak eta Zornotzako Musika Banda-rentzat berariaz konposatutako obra berrien estreinaldiak izango dira entzungai. Bidaiarik laburrena, eta hala ere bereziena, 2022ko uztailean izango da, herriko artista gonbidatuen presentziarekin. Ba al daukazu hurrengo bidaierako tiketa? Bandarekin bidaian, 3, 2, 1… ¡ORAIN!

Hirugarren ibilbideak introspekzio bidaia eskainiko digu: barne hausnarketarako aukera. Aukera honetarako Musikenen bukatu berri duten Oreka Reed Quintet boskote gaztea izango dugu bakarlari gisa. Kasu honetan, sentimenduak eta emozioak uztartuko ditu Bandak. Gainera, Eduardo Moreno Euskal konpositore entzutetsuaren estreinaldizko obra bat ere joko du Bandak boskotearekin batera. Datorren guztia sentitzeko prest?

ametx.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Apirilak 9
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa3€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana