Café Quijano: Manhattan Tour 2022

Bilbao 2022(e)ko Apirilak 24
  • Café Quijano: Manhattan Tour 2022

Café Quijano 2022an itzuliko da, "La Taberna del Buda" orain 20 urte betezen dituen disko arrakastatsuaren bigarren zatia suposatzen duen lan berri honekin. Disko berri hau espainiar hirukotearen nazioarteko ospea sendotu zuen diska haren jarraipen leial eta duina da... taberna-soinuz josia, eta film labur itxurako istorio zirraragarriak diren abestiekin.

“La Jamaicana” da lan honetako lehen singlea, eta Café Quijanok etxeko marka den soinu-film eta girotze berezi batean murgiltzen gaitu berriro bere bitartez.

La Jamaicanak maitasun istorio bat kontatzen du... edo ez!, Lord baten etxean sortutako istorio bat. Han, protagonistak emakume jamaikar bat ezagutuko du, zoroki maiteminduko duena baina zalantzaz ere beteko duena...

Lehenengo konpasetik, soinua zalantzarik gabe «Quijano» estilokoa da, bere lehen arrakastena; eta istorioak berak erea lengoaia berezi hori du, taldearen konposizio guztien ezaugarri bihurtu dena.

Bira berri honetan, kantu berriez gain, taldeak bere arrakasta guztien eta bolero originalen errepasoa egingo du. Ikuskizun paregabea, kalitate musikala beste ezeren gainetik nabarmentzen duena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana