"BILDUMA, IKUSGAI (LA COLECCIÓN VISIBLE)"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko apirilaren 26(e)tik 2022(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • "BILDUMA, IKUSGAI (LA COLECCIÓN VISIBLE)"

Artium Museoa Bilduma izaera publikoko ondare-funts garaikide aparta da, eta une honetan 2.700 artelan baino gehiagok osatzen dute. Funts horien corpusak, funtsean, berrogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte egindako ekoizpena biltzen du.

Bilduma honen berezitasunak definitzen du museoaren eginkizuna, azken hamarkadetan Euskal Herrian garatu diren praktika artistikoetara hurbiltzeko funtsezko ekipamendua baita. Aparteko izaera horretatik abiatuta, Artium Museoarena eraikitzen ari den bilduma bat da, gaur egungo arte-adierazpenen aniztasunaren ibilbidea marrazten duena. Premisa horretatik abiatuta, beti berrituz doazen paradigmetan oinarrituta pentsatu behar da: genealogia berriak identifikatuz eta orainarekin eta honek planteatzen dizkigun gatazka eta erronkekin hitz egiteko gai diren enuntziazio-espazioak eraikiz.

20. urteurrenean, bildumako obra adierazgarrien sorta baten txandaketa aurkeztu nahi izan dugu, museoaren ondarearen ezagutza errazteko asmoz.

artium.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko apirilaren 26(e)tik 2022(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana