Zinemateka: "Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema"

Bilbao 2022(e)ko apirilaren 27(e)tik 2022(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • Zinemateka: "Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema"

Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman.

Ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eraldaketa-une interesgarrian dago, bereziki emakumezko zuzendarien gorakadari esker, eta hori industria zinematografikoaren aldaketa progresiboaren isla da. Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin.

Zinematekako ziklo berri honetan, emakume zinegile horietako batzuen hautaketa bat aurkeztuko dugu. Filmografia hasiberriarekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute, eta, beraz, haien arrastoari jarraitu beharko zaio.

EGITARAUA

Apirilak 27, asteazkena, 17:00 eta apirilak 28, osteguna, 19:30.

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta kartzelara eraman zuten. Oroitzapen batzuk gorde ditu egun haietatik: patiotik emandako buelta amaigabeak, igeriketa-txapelketak, Rasharen kartzela-bidaia… 918 gau espetxean igaro ondoren, Arantza aske geratu zen. Une horretatik aurrera, grabagailu batean erregistratuko ditu bere oroitzapenak eta zalantzak, eta pelikulan zehar zabaltzen doaz memoria zatikatu gisa.

Zuzendaria: Arantza Santesteban. Gidoia: Arantza Santesteban.

Maiatzak 4, asteazkena, 17:00 eta maiatzak 5, osteguna, 19:30.

Zain 12 urteko mutikoak epailearen aurrean deklaratu du. Epaileak galdetu dio: zergatik jarri diezu auzia zure gurasoei? Eta Zainek erantzun dio: niri bizia emateagatik. “Cafarnaúm” filmean, Nadine Labakik Beiruten dauden Siriako migratzaileen pobrezian barneratzen ditu ikusleak, eta haur bati ematen dio ahotsa, zeinak lehen pertsonan kontatzen duen bere istorioa.

Zuzendaria: Nadine Labaki. Gidoia: Nadine Labaki.

Aktoreak: Zain Al Rafeea, Yordanos Shiferaw, Boluwatife Treasure Bankole, Kawthar Al Haddad, Fadi Kamel Youssef, Cedra Izam, Alaa Chouchnieh, Nour el Husseini, Elias Khoury, Nadine Labaki.

Maiatzak 11, asteazkena, 17:00 eta maiatzak 12, osteguna, 19:30.

Fridak (Laia Artigas), sei urteko neskatoak, adopzioko familia berriarekin hasiko du bere bizitzako lehen uda amaren heriotzaren ondoren. Bere inguru hurbiletik urrun, landa-eremuan, neskatoak bizitza berrira egokitu beharko du.

Zuzendaria: Carla Simón. Gidoia: Carla Simón.

Aktoreak: Laia Artigas, Bruna Cusí, David Verdaguer, María Paula Robles, Paula Blanco, Etna Campillo, Jordi Figueras, Dolores Fortis, Titón Frauca, Cristina Matas.

Maiatzak 18, asteazkena, 17:00 eta maiatzak 19, osteguna, 19:30.

1990eko udan demokrazia itzuli da Txilera. Komunitate isolatu batean, Sofíak (16), Clarak (10) eta Lucasek (16) beren lehen maitasunei eta beldurrei egingo diete aurre, urte berriko jaiegunerako prestatzen diren bitartean. Hiriko arriskuetatik urrun bizi arren, naturako arriskuak ez dituzte urruti.

Zuzendaria: Dominga Sotomayor Gidoia: Dominga Sotomayor.

Aktoreak: Demian Hernández, Antar Machado, Matías Oviedo, Antonia Zegers, Eyal Meyer, Magdalena Tótoro, Alejandro Goic, Andrés Aliaga, Gabriel Cañas.

Maiatzak 25, asteazkena, 17:00 eta maiatzak 26, osteguna, 19:30.

Vidal familia udako etxean igarotzen ari da amona Ángelaren azken oporrak, Alzheimer gaitza aurreratua baitu. Bere bizitzan lehen aldiz, 14 urte dituen Nora ohartzen da ez duela bere lekua aurkitzen. Haurren jolasak barregarriak iruditzen zaizkio, eta helduen elkarrizketak larriegiak dira oraindik harentzat. Alabaina, dena aldatuko da Libertad iristen denean. 15 urte ditu eta Ángela zaintzen duen emakume kolonbiarraren, Rosanaren, alaba da. Errebeldea eta magnetikoa, Libertad uda desberdin baterako sarbidea izango da Norarentzat, eta bi neskek adiskidetasun bizia eta desorekatua egingo dute berehala. Elkarrekin aterako dira familiaren etxeak dakarren babes eta erosotasunaren burbuilatik, eta deskubrituko duten mundu berrian Nora sekula baino libreago sentituko da.

Zuzendaria: Clara Roquet. Gidoia: Clara Roquet.

Aktoreak: María Morera, Nicolle García, Nora Navas, Vicky Peña, Carol Hurtado, Maria Rodríguez Soto, David Selvas, Òscar Muñoz, Sergi Torrecilla, Mathilde Legran.

Ekainak 1, asteazkena, 17:00 eta ekainak 2, osteguna, 19:30.

Joe (Joaquin Phoenix), marine ohia eta gerrako beterano ohia, gizon bakartia da, eta denbora ematen du sexualki esplotatutako emakumeak salbatzeko ahaleginetan. Ez du lagunik ez maitalerik, eta horrela irabazten du bizitza, neska gazteak emakumeen trafikatzaileen atzaparretatik erreskatatuz. Egun batean politikari batek deituko dio, haren alaba bahitu dutelako.

Zuzendaria: Lynne Ramsay. Gidoia: Lynne Ramsay.

Aktoreak: Joaquin Phoenix, Alessandro Nivola, John Doman, Judith Roberts, Alex Manette, Ekaterina Samsonov, Kate Easton, Jason Babinsky, Frank Pando, Ryan Martin Brown, Scott Price, Dante Pereira-Olson, Jonathan Wilde, Leigh Dunham, Vinicius Damasceno.

Ekainak 8, asteazkena, 17:00 eta ekainak 9, osteguna, 19:30.

Autumn neska nerabe apatiko eta isila da, eta Pennsylvaniako landa-supermerkatu batean lan egiten du kutxazain gisa. Halabeharrezko haurdunaldi bat jasatera beharturik eta bere estatuan abortatzeko alternatiba bideragarririk izan gabe, berak eta Skylar lehengusinak diru pixka bat bildu, eta autobus batean sartuko dira New Yorkerako bidean. Klinika baten helbidea paper batean idatzita eta gaua igarotzeko lekurik izan gabe, bi neskak ezagutzen ez duten hiri batean barneratuko dira.

Zuzendaria: Eliza Hittman. Gidoia: Eliza Hittman.

Aktoreak: Sidney Flanigan, Talia Ryder, Théodore Pellerin, Ryan Eggold, Sharon Van Etten, Drew Seltzer, Lester Greene, Kim Rios Lin, Luz Ozuna, Brett Puglisi, Aurora Richards, April Szykeruk, Alana Barrett-Adkins.

Ekainak 15, asteazkena, 17:00 eta ekainak 16, osteguna, 19:30.

Justine izeneko 16 urteko neskaren familian denak dira albaitariak eta begetarianoak. Ikasle bikaina da, etorkizun handikoa, baina albaitaritza-fakultatean sartzean gainbehera doan mundu bat aurkituko du, gupidagabea eta erakargarria modu arriskutsuan. Lehenengo astean, ikaskideekin ondo moldatzeko ideiarekin obsesionatuta, familiak irakatsitako printzipioetatik urrundu, eta haragi gordina jango du lehen aldiz. Ondorioak laster etorriko dira, eta neska gaztea bere benetako izaera argitara ematen hasiko da.

Zuzendaria: Julia Ducournau. Gidoia: Julia Ducournau.

Aktoreak: Garance Marillier, Ella Rumpf, Rabah Nait Oufella, Laurent Lucas, Bouli Lanners, Joana Preiss, Marion Vernoux, Denis M’Punga, Jean-Louis Sbille.

Ekainak 22, asteazkena, 17:00 eta ekainak 23, osteguna, 19:30.

Probintzietako herri lasai batean, muturreko talde batek eraso egiten dio Jehovaren lekukoen komunitate bati. Gatazka betean, komunitateko buruzagiaren emaztea den Yanaren mundua gainbehera doa apurka-apurka. Yanaren barneko atsekabea handitu egingo da bere desirei zentzua aurkitzeko borrokan diharduen bitartean.

Zuzendaria: Dea Kulumbegashvili. Gidoia: Dea Kulumbegashvili, Rati Oneli.

Aktoreak: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Rati Oneli.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana