Dock of the Bay 2022

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 7(e)ra
  • Dock of the Bay 2022

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinema Jaialdiaren hamabosgarren edizioa egingo da maiatzaren 2tik 7ra Principe Zinema-aretoetan eta Principal Antzokian eta, aurreko edizioetan bezala, jarduera ugari egingo da zinema-aretoetatik kanpo ere. Kontzertuak, jaiak, liburuen aurkezpenak eta irratsaioak izango dira, Jaialdiaren Sekzio Paraleloak osatuko dituzten ekitaldiak.

Dabadaba aretoa izango da Jaialdiko kontzertuen eta jaien gune nagusia, eta hantxe egingo dira inaugurazio- eta itxiera-ospakizunak ere. Gainera, Shadow Show taldearen emanaldia iragarri dute hilaren 4rako, Detroiteko erritmo psikodelikoak eta harmonia liluragarriak ekarriko dituena, eta Molly Nilson Berlinen bizi den artista suediarrarena, berriz, maiatzaren 5erako.Jenesaispop DJak itxiko du egitaraua. 

Musika-egitaraua osatzeko, maiatzaren 6an, ostirala, 21:00etatik aurrera, Gastro Soul Partyren emanaldia izango dugu, Gastronomiaren Euskal Kofradian.

Musikaz gain, liburuek ere leku nabarmena izango dute Jaialdian; hainbat liburu aurkeztuko dituzte Kutxa Kultur Plazan, Tobacco Days liburu-dendaren eskutik. Asteazkenetik ostiralera, honako liburu hauen aurkezpenak egingo dituzte, Eduardo Guillot aurkezle dela: En presencia de Battiato, Eduardo Laporterena; Doña Concha: La rosa y la espina, Carla Berrocal egilearekin; eta Canción de Amor definitiva, La Habitación Roja taldekoJorge Martírena.

Hamabosgarren edizio honetan, Gehituk berriro kolaboratuko du Dock of the Bay jaialdiarekin, Dabadaban egingo diren eta Jaialdiaren Perfect Day sekzioaren barruan sartzen diren bi proiekziorekin. Astelehenean, maiatzak 2, Claudia Priscilla eta Kiko Goifman zuzendarien Bixa Travesti dokumental brasildarra eskainiko da.Linn da Quebrada brasildar abeslari eta artista transgeneroaren eskutik, gorputzaren eta hark ordezkatzen duenaren inguruko film indartsu eta ausarta izango dugu begien aurrean. Film dibertigarri, transgenero, feminista eta favelakoa.  

Hurrengo egunean, ordu berean, Marie Losier zuzendariaren The Ballad of Genesis and Lady Jaye dokumentalaren txanda izango da. Performance-aren artista berritzailearen eta Genesis Breyer P-Orridge musikaren aitzindariaren (Throbbing Gristle, Psychic TV) eta bere beste erdia eta kolaboratzailea den Lady Jaye-ren bizitzaren eta lanaren erretratu intimo eta hunkigarria, bikoteak “Pandrogyne” proiekturako egin zituen eraldaketa sexual ausartetan zentratuta.

Irratiak ere izango du protagonismoa edizio honetan; hiru irratsaio eskainiko dira zuzenean, eta podcast bat.  Deusto Irratiak Dock of the Bay jaialdiari buruzko saio berezia eskainiko du maiatzaren 5ean, osteguna, 17:30ean. Hurrengo egunean El disco de tu vida irratsaioaren txanda izango da, Asier Leozek eta Juan Luis Etxeberriak gidatuta; Tulsa elkarrizketatuko dute. Larunbatean, berriz, hilak 7, 12:30ean, zuzenean emango dute Docs&Talks programa, Inés Calero eta Laura Garcíarekin.

Carántula podcastak ere Dock of the Bayri buruzko saio berezia eskainiko du, Jabier Rodriguezek, Fran Fracak eta Iñigo Basurkok zuzenduta.

Jarduera paraleloen egitarau bete-betea, aurtengo edizioko film labur eta luzeen proiekzioen egitaraua osatuko duena.

SAIL PARALELOEN EGITARAUA

DOCK LIVE!

Ostegunean, maiatzak 5, 19:00etan, Tabakaleran

BSO

 

Ostegunean, maiatzak 5, 21:00etan, Kutxa Kultur Klubean

VERDE PRATO

 

Larunbatean, maiatzak 7, 21:00etan, Kutxa Kultur Klubean

AINARA LEGARDON

 

IRRATIA

Ostegunean, maiatzak 5, 17:30ean, Kutxa Kultur Plazan

“PLANO SECUENCIA”

DEUSTO IRRATIA, DOCK OF THE BAY jaialdiari buruzko saio berezia

Zuzenean

 

Ostiralean, maiatzak 6, 17:30ean, Kutxa Kultur Plazan

“EL DISCO DE TU VIDA”

Asier Leoz eta Juan Luis Etxeberria, Tulsarekin

Zuzenean

 

Larunbatean, maiatzak 7, 12:30ean, Kutxa Kultur Plazan

Docs&Talks

Inés Calero eta Laura García

Zuzenean

 

CARANTULA podcasta

DOCK OF THE BAY jaialdiari buruzko saio berezia

Jabier Rodriguez, Fran Fraca eta Iñigo Basurko.

 

KONTZERTUAK ETA JAIAK

Astelehenean, maiatzak 2, 21:00etan, Dabadaban

Inaugurazioko Jaia

 

Asteazkenean, maiatzak 4, 21:00etan, Dabadaban

SHADOW SHOW taldearen emanaldia

 

Ostegunean, maiatzak 5, 21:00etan, Dabadaban

MOLLY NILSONen emanaldia

 

Ostiralean, hilak 6, 21:00etan, Gastronomiaren Euskal Kofradian

Gastro Soul Party - Dock of the Bay

Reggae got to Soul kolektiboa

 

Larunbatean, maiatzak 0, 00:00etan, Dabadaban

Amaierako Jaia

JENESAISPOP DJS

 

PROIEKZIOAK- PERFECT DAY Gehiturekin lankidetzan

Astelehenean, maiatzak 2, 19:30ean, Dabadaban

Bixa Travesti

Claudia Priscilla, Kiko Goifman-2018-Brasil -75 min

 

Asteartean, maiatzak 3, 19:30ean, Dabadaban

The Ballad of Genesis and Lady Jaye

Marie Losier - EEUU - 2011- 72´ - VOSE

 

LIBURUEN AURKEZPENAKTobacco Days liburu-dendarekin lankidetzan

Asteazkenean, hilak 4, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan

“En presencia de Battiato”, Eduardo Laporterena

Aurkezlea: Eduardo Guillot

 

Ostegunean, maiatzak 5, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan

“Doña Concha: La rosa y la espina”, Carla Berrocalena

Aurkezlea: Eduardo Guillot

 

Ostirala, hilak 6, 19:30ean, Kutxa Kultur Plazan

“Canción de Amor definitiva”, la Habitación Roja taldeko Jorge Martírena

Aurkezlea: Eduardo Guillot


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana