Argazkilaritza maiatzaean 2022: "Dance de l’eau", Elena Plazaren erakusketa

Eibar 2022(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Argazkilaritza maiatzaean 2022: "Dance de l’eau", Elena Plazaren erakusketa

Argazkilaritza maiatzaean 2022.

Proiektu hau dantzak pizten didan liluratik dator, eta bertako irudiak “Danza en Valores” kolektiboko “soy Primario” kultur elkarteko partaideei egindakoak dira. Eurek dantza eskubide unibertsaltzat dute, eta praktika artistikoa komunikaziorako erreminta balitz hartzen dute, emigrazioa, arrazismoa, generoindarkeria, ingurumenaren babesa... bezalako gaur egungo arazo sozialak salatzeko. Eurekin hainbat ikuskizunetan izan nintzen euren mugimenduak betikotu eta auzi sozial horiek bistaratzeko egiten duten borroka eta ingurumenari eta gizakiari zor zaien errespetuaren garrantziaz kontzientziatzeko egiten duten ahalegina gordetzeko.
Muestra honetan dantzarien irudiak dantza egiten duten medusenekoekin batzen ditut, paralelismoa sortzeko itsas-animali horien (itsas-malkoak), lurraren gainean ditugun kriatura antzinakoenak direlako, eta gizateriaren historiako lehenengoetako manifestazio artistikoaren artean.
Erakusketako diptiko eta triptikoetan medusek eta dantzariek elkarrekin dantzatzen dute koreografia berari jarraituko baliote bezala, batasun perfektuan; batzuk zein besteek euren gorputzetako urek batuta... medusak ur dira %98an eta gizakia %80 ur dela jaiotzen da, gero %60 jaisten bada ere... ez dadila ikuskizuna gelditu!

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana