BBK Artegunea 2022

Bilbao 2022(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 22(e)ra
  • BBK Artegunea 2022

BBK Artegunea deialdi berria testuinguruak sortzeko da, zeinetan pertsonak prozesu artistiko eta kulturalen parte bihurtzen diren, eta askotan beren praktika eta/edo garapenerako laguntza ekonomikoa eta azpiegiturak aurkitzeko zailtasunak dituzten proiektuei laguntzea du helburu. BBK Arteguneak bi laguntza-ildo ditu: bata proiektu transdiziplinarretarako eta bestea musika-proiektuetarako. Abiarazten lehenak 3 proiektu transdiziplinarrak izango dira, eta 2022. urtean zehar gauzatuko dira BBK Kunan.

 

Topiak: Etorkizuneko oroigarriak

Maiatza hasteko Topiak: Etorkizuneko oroigarriak.

Etorkizunari buruz hausnartzea eta oraina birpentsatzea, espekulazio-objektuen sorkuntza bidez. Tipik eta Victoria Ascasok sustatutako proiektu honek zati praktiko bat izango du tailer formatuan, eta bertan interesa duten pertsonek, praktika artistikoetatik abiatuta, etorkizunaz pentsatzeko beste modu batzuekin esperimentatu ahal izango dute. Tailerretan forma emango zaie espekulazio-objektuei, gura dugun etorkizunera hurbilduko gaituzten estrategiak pentsatzen eta gauzatzen laguntzeko.

Proiektua honetan zehazten da:

  • 1. TAILERRA | Forma fisikoa pentsatzea, gorputz bat aurkitzea. Maiatzaren 9a, 18:00-20:00 | BBK Kuna. Izen-emateak hemen

 Aldez aurretik landutako etorkizun desiragarriko agertokiak ezagutzea, horietara garamatzaten estrategietan ikertzeko. Espekulazio-objektuak formalizatzen hasiko gara; denboran beste leku batetik berba egiten diguten piezak dira, etorkizun desiragarria lortzeko estrategiak fintzen eta gorpuzten lagunduko digutenak. Praktika artistikoak, gorputza eta marrazkia abiapuntu direla espekulatuko da, espekulaziozko pieza horien forma posibleak haztatzeko.

  • 2. TAILERRA | Prototipoa eraikitzea. Maiatzaren 10a, 18:00-20:00 | BBK Kuna. Izen-emateak hemen

 Aurreko saioan zirriborratutako espekulazio-objektuak –Etorkizuneko oroigarriak– prototipatuko dira. Hainbat material eta baliabidetatik abiatuta, gutxienez objektu horietako baten diseinua taldean amaituko da, etorkizun desiragarria lortzen lagunduko duten estrategietako bat gorpuztuko duten piezen lehen formalizazio bat lortzeko.

Tailer horiez gain, aurkezpen publikoa egingo da maiatzaren 25ean, 18:00etan, eta objektuetako batzuen erakusketa, BBK Kunan maiatzaren 25etik ekainaren 8ra ikusgai egongo dena.

 

Gorputzetik haratago-Más allá del cuerpo

Ekainean esperimentatzeko hurrengo proiektua ‘Gorputzetik haratago-Más allá del cuerpo’ izango da, DOOS kolektibo artistikoak gidatutako proiektua, eta Bilbon 2012an Eva Guerrero eta Jemima Canok sortua.

Proiektua parte hartzeko gailu gisa osatzen da, non dantza, teknologia eta erakusketa formatua nahasten diren. Esperientzia horrek konpainiaren hainbat material irekitzen ditu formatu ez-eszenikoan, non dantzari ekiteko beste modu batzuetan barneratu ahal izango den publikoa.

Esku-hartzearen osagai 3 mikro-ekintza dira: dantzan murgiltze-esperientzia errealitate birtualeko betaurrekoen bidez; “Tierra de Nadie” (Inorena ez den lurraldea) ikerketa koreografikoko prozesu baten argazki-erakusketa (gehi printzipio fisiko hori probatzeko joko gailua); eta ikuspen-ekintzako hirugarren bat (loop bideoa eta banbuzko makila batzuk argibideekin, publikoak dinamika hori errepika dezan esploratuz). Esku-hartzearen egunak ekainaren 5etik 8ra izango dira. Dantzako murgiltze-esperientziaren mikro ekintzarako errealitate birtualeko betaurrekoen bidez, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

 

Silart

Uda ostean, urriaren 17tik 22ra, Begirada Artean taldearen Silart proiektuarekin itxiko da programa. Proiektu honek autokontzeptuaren ideian sakontzen du arte eszenikoak, literarioak eta soinu-arteak bat eginez. Hiru errealitate horiek irudikatzeko dantza, antzerkia, musika eta off ahotseko testuak erabiliko dira.

Erabiltzaileari parte-hartze aktiboa ematen diote, obra artistikoa osotasun gisa hautemateko, baliabide akustikoak, bisualak eta elektronikoak nahastuz. Proiektuak sorkuntza-prozesuaren ateak irekitzen ditu, herritarrek proiektuaren sorreraren esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Proiektuak berariazko tailerrak ditu eskola-taldeentzat, eta saio ireki bat herritar guztientzat urriaren 22an.

bbk.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 22(e)ra
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana