Gnat Zinema 2022: "Salvajes"

Tolosa 2022(e)ko Maiatzak 11
  • Gnat Zinema 2022: "Salvajes"

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldiaren barruan.

Urruneko mendiak, artzain bakartuak, eta animalia ikusezin bat babesteko erabaki irmoa hartu duen gobernu bat. Baina ez da erraza izango hiriko legeak ingurune landatarrean inposatzea. Espainiako iparraldean, abeltzain talde bat errebeldian deklaratu zen, eta autogobernuaren aldeko hautua egin zuten. Su gurutzatuaren erdian: argazkilariak, basozainak eta naturalistak. Western giroko Espainia bat, istorio frenetiko batean; sheriffa nor izango den, horren araberakoak izango dira morala eta kaltea.

Dokumental honek azken hamarkadetan Iberiar penintsulan egon den gatazka sozial bat erakusten du: gizakiaren eta otsoaren arteko gatazka.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana