Sormene 2022 (udaberriko egitaraua)

Galdakao 2022(e)ko maiatzaren 12(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • Sormene 2022 (udaberriko egitaraua)

Sormenek, Galdakaoko sormenen plazak, aurkeztu du udaberrirako antolatu duen egitaraua; egitarau aberatsa, erakargarria, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko oinarriak jartzea helburu duena eta emakumea erdigunean duena.

2021ko Sormenek ohartarazi zuen bere lau lan-ildoetatik (sormena-plazak-komunikazioa-transmisoa) euskarazko kulturgintzaren transmisioa dela premiarik larrienak dituena. Hortaz, euskarazko kulturgintzaren transmisioa elkar elikatzen duten eta elkar gurutzatzen diren bi ildotan lantzen dute:

  • Kultur adierazpide guztietako euskarazko kulturgintzaren historia eta oraina transmituz.
  • Euskarazko sortzeko grina transmitituz.

Abiapuntu eta helburu horiekin pentsatu eta antolatu dituzte 2022ko udaberrirako edukiak eta egitaraua. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dute gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita.

Egitaraua egunez egun

Maiatzak 12, osteguna / Kurtzeko plazan

  • 10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Antzerkia. Formol Laborategia
  • 20:00etan: Antzerkia. Bidaide. Metrokoadroka konpainia Geuretik Sortuak egitasmoarekin elkarlanean.


Maiatzak 13, ostirala
/ Kurtzeko plazan

  • 10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Musika. #Mauriziakezdauinorhil. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador.
  • 18:00 eta 20:30: Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak. 
  • 21:00etan: #Mauriziakezdauinorhil ikuskaria. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador.

Maiatzak 14, larunbata / Kurtzeko plazan

  • 11:00-14:30: Kultur Sorkuntzen Azoka. Azokako karpa barruan.
  • 12:00-14:30 Liburu berrien aurkezpenak, Ahotsenearekin elkarlanean, karpan. 30 minutuko saioak.
  • 17:00-20:30: Kultur Sorkuntzen Azoka. Azokako karpa barruan.
  • 18:00-22:00: Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak.


Maiatzak 15, igandea / Kurtzeko plazan

  • 13:30ean: Irizarren izarrak. Juan Karlos Irizarri omenaldia

Da Capo, Galdakaoko Musika Banda
Ad Libitum, Galdakaoko Txistulari Banda
Maximo Moreno Musika eskolako abesbatza

Maiatzak 27, ostirala / Torrezabalen

  • 11:30ean: Album antzezlana ikasleentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia.
  • 20:00etan: Album antzezlana publiko ororentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia
galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 12(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • LekuaGaldakao
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana