Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. 2022/2023 ikasturterako izena emateko epea

Bilbao 2022(e)ko maiatzaren 13(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 20(e)ra
  • Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. 2022/2023 ikasturterako izena emateko epea

NORK EMAN DEZAKE IZENA

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek egin ahalko dute Arte Dramatikoko Goi-mailako arte-ikasketak egiteko sarbide-proba espezifikoa:

  • Batxilergo-titulua izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi-mailako arte-ikasketetan sartzeko ezarritako betekizun akademikoen ordezko heldutasun-proba gainditzea edo lanbide-heziketako goi-mailako prestakuntza-zikloak egiteko sarbide-probaren zati amankomuna gainditzea.

IZEN-EMATEA, IKASTEGIAK ETA PROBAK

2022/2023 ikasturteko ikasketak egiteko hurrengo sarbide-proba espezifikoak ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dira Dantza eta Arte Dramatikorako. Proba hauek egiteko izena emateko epea apirilaren 4tik maiatzaren 20ra arte egongo da irekita eta hurrengo estekan klik eginez eman dezakezue izena.


Izena-ematea egiteko ezinbestekoa da aurkeztea:

1.-Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
2.-NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).

Prozedura egin ondoren, ordainketa-gutun bat emango zaizue Sarbide Proben tasak ordaintzeko; tasak ordaindu arte, izen-ematea ez da gauzatzen.

2016eko maiatzaren 16ko Aginduak, Hezkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek 28,02 € ordaindu behar dituzte sarbide-probaren prezio publiko gisa.

Eskolara sartzeko titulazio akademikoa, hautagaiak probak gainditzen baditu, leku bat eskaintzen bazaio eta ikasle gisa matrikulatzen erabakitzekotan eskatuko da.

Egutegia

  • 2022/2023 ikasturterako deialdiko sarrera frogen datak ekainaren 13tik 17ra bitarte izango dira Dantza eta Arte Dramatikorako.
dantzerti.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana