Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folfklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzenekoa.
Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskeintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua.
Badakigu historia irabazleek idazten dutela. Kultura besteari lekua egitea bada, lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea da. Gure iruditegi kulturala, gure folklorearen berrirakurketa bat da proposatzen duguna.
"#mauriziakezdauinorhil" bada halako ahalduntze kolektibo bat elkarri lekua egin, lekua aitortu eta autoritatea hartze bat, orgia bat, akelarre bat, festara gonbidatuen gure festa.
maurizia ez naiz ni, baina ni ere banaiz ez zara zu, baina zu ere bazara #maurizia gu gara.