Euskadiko Orkestra: "DUTILLEUX + Elgar / Catalán"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Maiatzak 16
  • Euskadiko Orkestra: "DUTILLEUX + Elgar / Catalán"

PROGRAMA: DUTILLEUX + Elgar / Catalán

T. Catalán
La victoria vacía   [10']
(Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua)
 
E. Elgar
Biolontxelorako kontzertua   [30']
 
H. Dutilleux
1. Sinfonia   [31']
  • Robert Treviño, zuzendaria
  • Asier Polo, biolontxeloa
 
Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua beste portu batera heldu da, munduan barna egiten ari den ibilbide musikaleko azken-aurrekora, eta, hala, Teresa Catalan egilearen Garaipen hutsa estreinatuko da. Catalanek Musikaren Sari Nazionala jaso zuen 2017an. Haren ondotik etorriko da Espainiako Sari Nazionala jasotako beste bat, Asier Polo biolontxelista, eta 21 urte zituela orkestran hasi zeneko obra eta ordutik beti bidelagun izan duena interpretatuko du: Elgarren Biolontxelorako kontzertua. Errepertorio britainiarreko kontzerturik ezagunenetako bat dugu, intentsitate emozional handikoa, lirismo gartsua eta intimismo ia mistikoa uztartzen dituela. Ekitaldia amaitzeko, Robert Treviñok XX. mendeko bigarren zatiko sinfonia frantses ezagun bat zuzenduko du: Henri Dutilleuxen 1. Sinfonia. Lan horrek egileari ospea eman zion nazioartean, eta haren bidez hasi zen tinbre-fintasun paregabeko bere soinu-unibertso berezia taxutzen.
Kursaal

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Maiatzak 16
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 < 35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana