Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Cristobal Balenciaga Museoan

Getaria 2022(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Cristobal Balenciaga Museoan

“Museoen boterea” goiburupean, 2022ko Museoen Nazioarteko Egunak beren ahalmen guztiak esploratzeko deia egiten die museoei, beren komunitateetan aldaketa positibo bat eragiteko, hiru ikuspegitatik:

  • Jardunbide jasangarriei buruz kontzientziatzeko boterea. Museoak bazkide estrategikoak dira Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda ezartzeko. Funtsezko eragileak dira beren komunitateetan, eta, ondorioz, askotariko helburuak lortzen laguntzen dute. Cristóbal Balenciaga Museoak urteak daramatza zenbait programa lantzen, ikusleak modaren kultura eta kontsumo arduratsuari buruz sentsibilizatzeko eta hezteko, eta, hala, modaren industriak eta gehiegizko kontsumoak ingurumenean duten eragin negatibo handia deuseztatzen laguntzeko. Programa horiek haur eta gazteei zuzentzen zaizkie gehienbat, haiengandik etorriko baita etorkizuneko eskaria, modaren sektoreari dagokionez.
  • Digitalizazioaren eta jasangarritasunaren alorrean berritzeko boterea. Gaur egun, museoak eremu berritzaileak dira, teknologia berriak garatu eta inplementatzeko guneak. Berrikuntzari esker, museoak irisgarriagoak eta erakargarriagoak izan daitezke, eta, era berean, kontzeptu konplexuagoak eta sotilagoak ulertzen lagundu dezakete. Cristóbal Balenciaga Museoa, bere programa eta ekimen irisgarrien bitartez, lanean ari da bere erakusketen edukia ahalik eta kolektibo gehienengana irits dadin. Batez ere, dinamika espezifikoak behar izatearen ondorioz, berariazko dinamika eta baliabideak eskatzen dituztenengana.
  • Hezkuntzaren bitartez komunitatea eraikitzeko boterea. Bilduma eta programen bidez, museok gizarte-ehuna josten dute, komunitatea eraikitzeko funtsezkoa den ehuna. Balio demokratikoak eta pertsona guztiek etengabe ikasteko aukera defendatzen dutenez gero, gizarte zibil informatu eta konprometitua osatzen laguntzen dute.

Gure komunitateari deitzen diogu, Museoen Nazioarteko Egunaren edizio honetarako museoak antolatu dituen jarduerekin bat egitera:

Maiatzak 18. Ate irekien jardunaldia.

Museoak “Balenciaga. Izaera” erakusketa doan bisitatzeko aukera ematen du, maiatzaren 18an, 11:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 21 eta 22 (11:00-14:00). Bira birtuala errealitate areagotuko betaurrekoekin.

Museoak errealitate areagotuko betaurrekoak jarriko ditu bisitarien esku, aurrez egindako erakusketa ikusi ahal izateko bira birtual batean. Objektuetara eta haien historia eta interpretazioetara sarbidea unibertsalizatzeko xedea du ekimenak.

Maiatzak 21 eta 22 (11:00-14:00). Workshop irekia, jasangarritasunari begira. 

Bisitariek aukera izango dute, halaber, jantzi birziklatu bat manipulatu eta eraldatzeko. Era horretan, balio handiagoa emango diote, eta haren bizitza erabilgarria luzatuko dute. Laguntzailea: Emaús.

Informazio gehiago:
T. 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana