Gnat Zinema 2022: "Natura Bizia"

Zumarraga 2022(e)ko Maiatzak 19
  • Gnat Zinema 2022: "Natura Bizia"

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldiaren barruan.

Zinema emanaldiak ikasleentzat.

Aurtengo edizioaren baitan, GnatZinemako sede diren udalerrietako DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat naturari buruzko zinema emanaldiak antolatu ditugu, Udalarekin elkarlanean.

Iberiar Penintsulako iparraldean bi eskualdek aukera paregabeak eskainiko dizkigute. Euskadi eta Nafarroa, Europa mailan biodibertsitate ehuneko handia duten bi lurralde dira. Natura Bizian, hobekien kontserbatutako txokoak, biodibertsitate ikusgarriena eta egoera basatienean dagoen animalia fauna ezagutaraziko ditugu. Labar bertikalak, itsaso amaigabea, magiaz betetako basoak eta kareharrizko mendi erraldoiak; horiekin guztiekin bizipen ahaztezinak izango ditugu.

Saioen aurretik, izena emandako ikastetxeetara aurrez gelan landu ahal izateko dokumentua bidaliko da. Zineko emanaldietan, filmaren zuzendarien parte hartzea izango da, haiekin solas egiteko aukera izango dutelarik ikasle eta irakasleek.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana