Gnat Zinema 2022: "Urak aske"

Zumaia 2022(e)ko Maiatzak 19
  • Gnat Zinema 2022: "Urak aske"

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldiaren barruan.

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.

Normandian, aldi berean, Vezinseko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia Sélune ibaia izokinari zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek oztopo bat jartzen diote biodibertsitateari, eta horiek eraisteak etorkizunean bizigarriagoa izango den planeta bat irudikatzeko aukera ematen digu. Etorkizun hori Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien, edo handien, araberakoa izango da.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana