"Martutene Apain"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko ekainaren 1(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • "Martutene Apain"

Loiola eta Altza auzoen arrastoari jarraituz, aurten Martutene auzora eta Urumearen ibai-ertzetara iritsiko dira artista urbanoen topaketak. Donostia Kulturaren Donostia Apain programaren ekimena da Martutene Apain eta artearen bidez hiriko auzoen garrantzia bistaratzea du helburu. Asmo horrekin artista muralisten topaketak antolatu ditu azken urteotan eta edizio berri bakoitzean auzo ezberdin batean egin dira.

Donostia Apain ekimenaren jatorria 2019ko Olatu Talka herritarren partaidetzarako jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan hasitako arte urbanoaren topaketan dago. Hirugarren edizio hau, Martutene Apain, ekainetik irailera bitartean egingo da eta Loiola Kultur Etxeak koordinatuko du.

Espazioak eta artistak

Antolatzaileak urte hasieratik ibili dira proiektuaren berri ematen auzoko bizilagunei eta prozesuan artistak eta esku hartzeko gune posibleak aukeratu dituzte. Berriro ere bistakoak edo oso ezagunak diren gizarte- edo hiri-intereseko puntuetan egingo da lan: kaleko horma pribatuak edo publikoak, fatxadak, eskailerak, zutabeak, etab.

Esku-hartze urbano orotan oso garrantzitsua da artistek eta haien lanek natura- eta giza ingurunearekiko izan behar duten konpromisoa transmititzea. Hori dela eta, artisten hautaketa egiterakoan, euren lan artistikoen kalitatea eta ibilbidea oso kontuan hartzeaz gain, esku hartuko duten hiri- eta kultura-ingurunearekiko lotura kontuan hartu da.

Hirugarren topaketa hauetan parte hartuko duten artisten zerrenda honako hau da: Udatxo, Stephen Webb, Ione Larrañaga, Lidia Cao, Maialen Arocena, Marina Capdevila, Sortwo eta Pablo Astrain.

Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere tokiko aholkulariak izango ditugu proiektuaren komisariotza artistikorako. Aurten Gros auzoko ArteUpaArte galeriako taldeari dagokio lan hori egitea.

Artista horiek euren muralak egongo dituzte datozen 3 hilabeteetan zehar, eta nahiz eta esku-hartzeetako batzuk denboran bat egin badezakete ere, artista bakoitzaren berezitasunak eta horma-irudiak behar bezalako protagonismoa izatea da helburua.

Stephen Webb izan da lehendabizikoa auzoan lanean hasten. Kartelez eta hezetasunez estalitako adreiluzko konexio elektrikoen nodulu handi batean egingo du bere eskuhartze artistikoa

Hurrengo hitzordua ekainaren amaieran izango da eta Udane Juaristi Udatxo-ri dagokio. Uztaileko azken hamabostaldian, berriz, Ione Larrañagak erakutsiko du bere artea. Lidia Cao, Maialen Arocena, Marina Capdevila, Sortwo eta Pablo Astrainen lanak irailerako aurreikusita daude. Nolanahi ere, antolatzaileek ez dute baztertzen edizio honetan aurreikusitakoari oraindik proiektu berriren bat gehitzeko aukera.

Donostia Kulturaren sareen bitartez emango da jakitera lan berri bakoitzaren hasiera eta bilakaera. Edizio honen azken emaitza uda ostean aurkeztuko da, esku-hartze artistiko guztiak amaitu ondoren.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko ekainaren 1(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • LekuaMartutene
    Donostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana