"Memoria de forma", Antonio Fernándezen erakusketa

Bilbao 2022(e)ko ekainaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 30(e)ra
  • "Memoria de forma", Antonio Fernándezen erakusketa

Azkuna Zentroak – Alhondiga Bilbao, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Antonio Fernández Alvirak espazio honetarako sortu duen instalazio artistiko berria ireki du Terrazan.

Memoria de forma” laborategiak gorputz-egitura-ontzia eta fluido-edukia esploratzen eta narratzen ditu, eta, horretarako, Alhóndigako Terrazaren forma eta elementu arkitektonikoekiko elkarrizketaz eta analisiaz baliatzen da.

Instalazio berriak bat egingo du uda honetan espazioen arteko ibilbide gisa erakutsiko diren erakusketa-proiektuekin:

  • Erakusketa-aretoan, “Ahots bat erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa”, Cabello Carceller kolektiboaren lanarekin;
  • Terrazan, non Antonio Fernández Alvira artistaren “Memoria de forma” pieza aktibatuko den;
  • Atrioan Grimanesa Amorós sortzailearen “Scientia” argi-instalazioarekin
  • eta BAT Espazioa Lantegia. Ideien Laborategia erakusketa-aretoarekin., Isidoro Valcarcel Medina artistaren “Arkitektura goiztiarrak” hartzen dituena.

Zentraltasunik gabeko bisita, non pertsona bakoitzak bere igarobide partikularrak ezar ditzakeen edo bitartekaritza-programaren bidez, sorkuntza artistiko garaikidearen formatu eta hizkuntza berriak deskubritu eta esperimentatzeko.

MEMORIA DE FORMA” ANTONIO FERNANDEZ ALVIRA. TERRAZA

"Memoria de Forma" instalazioa Antonio Fernández Alvirak Terrazako espaziorako proposatzen duen esku-hartze artistikoa da, eta urriaren 30era arte egongo da ikusgai. Eskultura- eta instalazio-formulazioaren pean planteatutako laborategia, edukiontziaren eta fluidoaren arteko harremana aztertzen duena, gorputzaren eta arkitekturaren arteko erlazio baterantz hurbilduz.

Zentroak ekoitzitako proiektuaren abiapuntua Azkuna Zentroaren arkitektura eta esanahia dira, haren elementu eta formen bidez, eta ontzien edukiontzi gisa hartuta. Sortzailearen arabera, leku horretan "jariakina eta iragazkorra beti egon dira presente, hala lehen ardo-biltegia zenean, nola orain, kulturaren edukiontzi iragazkor gisa". Gaur egungo praktika artistikoarekin lotutako prozesuen bidez, instalazioa burdinak, zeramikak edo erretxinek osatzen dute.

Pieza honen helburua da "ariketak antolatzea lekuaren eta publikoaren bidez; terrazako arkitekturarekin interakzioan eta elkarrizketan jardunez, espazioarekin egindako miaketa formal eta prozesualen ondorioz, eta publikoaren esperientziaren eta pertzepzioaren bidez, haren mugimendu eta ibilbideen bidez", azaldu du artistak. Gaur egungo praktika artistikoarekin lotutako prozesuen bidez, instalazioa burdinak, zeramikak edo erretxinek osatzen dute.

ANTONIO FERNÁNDEZ ALVIRA: (Huesca 1977). Arte Ederretan lizentziaduna UPV/EHUn. Haren obra hainbat museo eta instituziotan egon da ikusgai, estatuan zein nazioartean. Hainbat sari eta beka jaso ditu, eta gaur egun House of Chappaz galeriak ordezkatzen du. Honako hauetan parte hartu du: ARCO azokan eta CA2Meko #metroymedio, Aragon Park (Madril) eta Mayenneko (Frantzia) Nuit Blanche proiektuetan.

SCIENTIA” GRIMANESA AMORÓS. ATRIO

Atrioan, abuztuaren 30era arte, Grimanesa Amorós artistaren "SCIENTIA" argi-instalazioa egongo da ikusgai. Argiak pertsonen gogo-aldartea eta buru-osasuna hobetzeko duen garrantzitik abiatuta, Peruko sortzaileak instalazio hau proposatzen du, nork bere buruaz hausnartzeko eta errealizazio pertsonalerako uneei bide eman nahian.

Pieza "bitarteko bat da gure ni emozionalera iristeko, adierazitako espazio mentala emanez, autoerrealizazioa elikatzeko eta komunitatearen konpromisoa sustatzeko". Site specific instalazio hau Bilbon ospatutako The Wellbeing Summit for Social Change nazioarteko lehen kongresuaren programa artistikoaren barruan kokatzen da.

GRIMANESA AMORÓS (Lima, Perú), New Yorken bizi eta lan egiten du. Diziplinarteko artista honen interesek historia soziala, ikerketa zientifikoa eta teoria kritikoa hartzen dituzte barne. Teknologiarekiko harreman zuzena da Amorósen praktikaren bereizgarrietako bat. Eskultura, bideoa eta argiztapena erabiltzen ditu, identitate pertsonalaren eta komunitatearen nozioa argitzen duten obrak sortzeko. Bere lanak sari eta beka ugari jaso ditu nazioartean, besteak beste, X Tumi USA Award (Miami, FL) saria eta Art Omi (Columbia County, NY).

AHOTS BAT ERAUSORENTZAT. TRANS GARAI BATERAKO EPILOGOA”. CABELLO/CARCELLER. SALA DE EXPOSICIONES

Ahots bat erausorentzat. Trans garai baterako epilogoaAzkuna Zentroak ekoitzitako eta Paul B. Preciadok komisariatutako Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) talde artistikoaren erakusketa da. Kontakizun historikoaren eraikuntza politika queer eta trans garaikideekin erlazionatzen du, eta irailaren 25era arte ikus daiteke Erakusketa Aretoan.

Diziplina arteko lanaren bidez Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikzioko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika bisualetako irudikapen-modu hegemonikoei buruz galderak egiteko eta alternatiba kritikoak proposatzeko.

Kasu honetan, artistek aurkitu zuten erretratu liluragarri bezain ezohiko bat da proiektuaren abiaburua: Juan van der Hamen-ek (ziurrena) Espainiako itsas armadako alferez gisa jantzitako Katalina Erausori 1625 eta 1628 artean egin ziona, gaur egun Kutxa bildumakoa dena. Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumezko sexua esleitu, eta Katalina izena eman zioten. Sarritan "monja alferez" izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor, "gizon gisa jantzita" komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu baitzituen, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán… eta Antonio Erauso izenak hartuta).

Erakusketaren komisario Paul B. Preciadok nabarmendu duenez, "gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu "trans" har daiteke" nahiz eta nozio hori anakronikoa izan, XVIII. mendera arte ez baita existitzen. Baina, argitzen duenez, Erauso, bere erretratua bezala, itzalak dituen irudi bat da. "Olio-pinturaren atzealde beltz-beltzean aurpegi zorrotz bat agertzen da, baina begirada kezkagarriki gozoa duena, eta, hala, ez dago aukerarik maskulinotzat edo femeninotzat jotzeko. Alabaina, maputxeen genozidioan inplikatuta egon zenez eta merkatu kolonialean izan zuen jarreraren ondorioz, figura deserosoa da trans historian". Horregatik, argi-ilunarena da erakusketaren estetika, Erausoren erretratuarena bezala.

Cabello/Carceller-ek Erausoren "erretratu" berri bat egin dute proiektu artistiko honetarako, eta trans pertsonaia berrien galeria batek interpelatzen du. Azkuna Zentroak ekoitzitako ikus-entzunezko lan hau Doxa Produciones-ekin filmatu da, Alberto sin Patrón izan da jantzien diseinatzailea eta Mursego arduratu da musikaz.

ARKITEKTURA GOIZTIARRAK” ISIDORO VALCÁRCEL MEDINA. SALA DE EXPOSICIONES DE LANTEGIA. BAT EZPAZIOA.

Lantegiko erakusketa aretoan (BAT Espazioa), irailaren 18ra arte, Isidoro Valcárcel Medina artista eta arkitektoaren "Arkitektura Goiztiarrak" erakusketa egongo da, Azkuna Zentroak eta Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoak (MUSAC) koproduzitua.

"Arkitektura goiztiarrak" urbanizatzeko eta eraikitzeko proposamenen bilduma bat da. Valcárcel Medinak egin zituen 1984 eta 1992 artean, artistaren hitzetan, "hiri-espazioko errealitate berehalakoaren eta ustez hura eratzen duten egituren artean dagoen erabateko kontraesana agerrarazteko" asmoz.

Lehen begiratuan, piezek arkitektura-planoak dirudite, dagozkien soluzio teknikoekin, garai hartan egiten ziren hainbat eraikinen antzekoak diren eskuz egindako marrazkiekin. Tituluak arretaz irakurtzen hasiz gero, ordea —Torre para suicidas, Edificio para parados, Colonia de chabolas… (Suizidentzako dorrea, Langabeentzako eraikina edo Etxola saila)— antzematen da ez direla ohiko proiektuak, proposamen kontzeptualak edo eginezinak direla, ez eraiki ezin direlako, baizik eta bideragarriak izateko beste garai eta pentsamolde bat beharko lituzketelako.

Kristine Guzmánek komisariatutako erakusketa honetan, hogeita hamar proiektu inguru erakusten ditu; eta haietan Arte Plastikoen 2007ko Sari Nazionalak agerian jartzen du arkitekturak beste bizimodu batzuk edo espazioen beste erabilera batzuk proposatzeko duen gaitasuna, politikari eta gizarteari eragiten dieten eztabaidei bide emanez.

Proiektua osatzeko, titulu bereko liburua argitaratu da, Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak biltzen dituena. Erakusketa osatzeko, "Arkitektura goiztiarrak" argitalpena dago, Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak lehen aldiz eta osorik jasotzen dituena, bai eta artistak Ernst Neuferten "El Arte de proyectar en Arquitectura" lanari buruz egindako erreplikak ere. "Arkitektura goiztiarrak" Azkuna Zentroaren saltokia den dendaz-en eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean dago salgai.

MEDIATEKA BBK

Irakurketa gunea Terrazan. Mediateka BBK Azkuna Zentroko Terrazara hedatzen da, Antonio Fernández Alviraren "Memoria del cuerpo" pieza artistikoarekin batera, irakurketarako gune iraunkor batekin. Bertan, erabiltzaileek hemerotekaren aukeraketa bat aurkitu ahal izango dute aldizkari, kontakizun edo komikiekin.

Irakurketa saioak Terrazan helduentzat. Literatura-genero ezagunenetatik ihes eginez, Mediatekak uda honetan ozen irakurtzeko saio gidatuak proposatzen ditu, hain ezagunak ez diren beste genero batzuk publikoari hurbiltzeko, hala nola kontakizun laburra, gidoia, poesia edo antzerkia. Helduei zuzendutako saio horiek uztailaren 5etik abuztuaren 25era bitartean izango dira, zentroko terrazan. Ostegunero uztailetik abuztura. 18: 30-20: 00 Sarrera librea, aldez aurretik honako helbide honetan izena emanda.

Haurrentzako irakurketa saioak Terrazan. Mediatekak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bidaia bat proposatzen du, saioz saio eraldatzen diren hainbat hizkuntzatan barrena. Kontakizun laburretik edo ipuinetik, gidoitik pasatuz eta antzezlan batekin amaituz. Uztaila eta abuztua bitartean terrazan egiten diren saio horietan, kontakizun laburra edo ipuina lantzeko eta ahoz sortzeko prozesu bat gauzatzen da, ondoren zinemako gidoi bihurtzen dena eta, funtzioen banaketa baten ondoren, prosazko edo bertsozko antzezlan bat izatera irits daitekeena. Asteartero, uztailetik abuztura. 11: 30-12: 30 Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda. Gehienez hiru saio pertsona bakoitzeko.

Jarduerak Txikitekan. Mediatekako familientzako eta haurrentzako esperimentazio lekua uda honetan aktibatuko da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jolas eta sormen jarduerekin. Saioak uztaila eta abuztua bitartean izango dira, astelehen goizetan (12:00etatik 13:00etara) eta asteazken arratsaldeetan (18:00etatik 19:00etara). Sarrera librea aldez aurretik izena emanda. Gehienez hiru saio pertsona bakoitzeko.

BISITAK

Eraikinera bisitak:
Asteartea 17.30etan (euskaraz) eta 18.30etan (gaztelaniaz)
Alhóndigan ordubeteko ibilbideak, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua.

Ibilbidea programazioan zehar:

  • Asteazkena 17.30etan (euskaraz) eta 18.30etan (gaztelaniaz) Isidoro Valcárcel Medinaren “Arkitektura goiztiarrak, Antonio Fernández Alviraren “Memoria Forma” eta Grimanesa Amorosen “Scientia” erakusketetan ordubeteko ibilbideak.
  • Ahots bat erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketara bisita komentatuak.Osteguna 18.00 (euskaraz) eta 19-00 (gaztelaniaz)
  • Bisita komentatuak Mediateka BBK-ko gune bibliografikoetan:Asteartea 18:00-18:30 (euskaraz eta/edo gaztelaniaz) Hogei minutuko ibilbideak dira, Mediatekako bibliografia-guneetan barrena, liburu eta ikus-entzunezko bildumaren atzean dauden sekretuak eta bitxikeriak ezagutzeko. Sarrera librea aldez aurretik izena emanda.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko ekainaren 9(e)tik 2022(e)ko urriaren 30(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana