Kultura Auzoz Auzo 2022 egitarauaren barruan:
Banda honek The Blues Brothers film ezagunaren inguruan sortutako obra original bat dakar. Ezin hobeto nahasten ditu umorea eta musika ona, kalitatezko josteta bihurturik. Jack eta Elwood txotxongilo erraldoiek eta musikari xelebreen multzo batek osatzen dute banda; txotxongilo erraldoiek pertsonaia nagusienak jokatzen dituzte, FBI agenteak balira bezala jantzita. Errepertorio paregabe bat dute, James Brown, Cab Calloway, Aretha Franklin, Ray Charles, John Lee Hooker eta beste batzuen kantez osatua.