LEKUZ LEKU 2022: "Dye Dye"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 24
  • LEKUZ LEKU 2022: "Dye Dye"

 Lekuz Leku 2022ren barruan.

Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko elkarrekintzek gure funtsa blaitu eta kolore anitzez betetzen dute. Guk gure tonuerekin besteen funtsak blaitzen ditugun eran. 

Tonuerak ez dira mugiezinak; pertsonen funtsak ere ez. Aitzitik, biek etengabe, tindatu, diluitu eta elkar hartzen dute tonuera berriak sortzeko. Kolore berriak.  

DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte.

  • Iraupena: 25 minutu
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Interpretazioa: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano
  • Koreografia: Asier Zabaleta
  • Koreografia-materialaren sorrera: IdoiaRodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernan Arenas Rubiano 
  • Jatorrizko Musika: Iñar Sastre 

 

ERTZA Asier Zabaleta dantzari eta koreografia-egilearen eskutik sortu zen 2004an, arte-diziplina ezberdinen eta dantza garaikidearen elkarrekintzaren bidez sorkuntza libreki garatzeko espazio berri bat irekitzeko helburuarekin. 

ERTZAK-bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu. Publikoari gonbitea luzatzen dio, modu jostagarri eta estetiko batean, ikusten ari denaren aurrean jarrera aktibo bat hartu eta gaurkotasuneko gaien inguruan gogoeta egin dezan.  

Sortu denetik, ERTZA-k herrialde askotan aurkeztu ditu bere lanak, besteak beste: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexiko, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburg, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Mozambike, Portugal eta Espainia. 

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaERTZA-Asier Zabaleta
  • Data 2022(e)ko Ekainak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAita Arrupe Pasabide
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana