"Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko uztailaren 1(e)tik 2022(e)ko irailaren 25(e)ra
  • "Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra"

TXIKI AGIRRE KEIXETA (Arroa, 1963)

Txiki Agirre Keixetak Batzuetan basatia, beste batzuetan ederra erakusketa aurkezten du AieteKultur Etxean, pintura eta eskultura uztartzen dituena. Bertan artistak azken urteetan egindakolanak biltzen dira.

Aieteko margolanek abstrakzioa dute ardatz, formatu ertain eta handiko hogeita bederatzikoadroetan. Bere artelanetan kolorearen erabilera nabarmentzen da, baita artistaren begiradapertsonala ere. Pintzela, brotxa, espatula, trapuak, tinta industrialak eta disolbatzaileak dira berelan piktorikoaren parte.

Bitrinetan, ontzigileen teknikaren bitartez egindako hiru eskultura ikus ditzakegu. Erabiltzendituen materialak ere bere lanak bezain anitzak dira. Zeramika eta portzelana, buztingilearentornuarekin batera, eskulturen ardatz dira.

Pintura eta eskulturaz gain, erakusketa osatzeko, lan-prozesu esperimentalak ikus daitezkeen irudiak.

ESTILOA

Keixeta Eibarko Unibertsitate Laboralean hasi zen zeramika ikasten 15 urterekin, eta 17 urterekinikastaroetako monitorea zen. 23 urterekin ekoizpena utzi zuen eta duela urte batzuk berriro ekinzion horri guztiari. Gaur egun, irakaslea da Zumaian.

Figurazioaren munduan hasia, Keixetak hainbat urte daramatza abstrakzioaren esparruan. Artistak dio libreago sentitzen dela testurak eta materialak berez konbinatzen dituen lan horieksortzeko, eta lan horietan garrantzitsuagoak dira bai koloreak, bai mihiseari buelta eman, etzanedo mugitu ondoren lortzen dituen formek, tintak artelanetik mugitzen dira, behin betiko forma lortuarte.

Abstrakzioa adierazpen-hizkuntza da pinturari eskaintzen zaionean; eskulturetan, berriz, figurazioada nagusi. Bere pinturan uzten dion askatasunaz gain, abstrakzioek ikuslearen inplikaziohandiagoa eskatzen dutela uste du, ikusleen jarrera bat behar du, arte plastikoetan beharrezkotzatjotzen duena.

Keixetaren lana naturaz ere elikatzen da, batez ere, bere ingurune hurbilenaz, eta, horrenondorioz, itsasoaren aztarna eta pago-basoak ageri dira paisaietan, betiere mihisera edoeskulturara inguratutako begirada pertsonalarekin interpretatuta eta eramanda.

Berrogei urte baino gehiagoko ibilbideak estilo bat finkatzeko balio izan dio, urteen poderiozeboluzionatu du, sorkuntza artistikoa sentitzeko eta pinturak eta eskulturak eskaintzen dizkiotenbaliabideak konbinatzeko modu bat islatuz.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko uztailaren 1(e)tik 2022(e)ko irailaren 25(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana