Bilboko Kalealdia 2022: "Gazte"

Bilbao 2022(e)ko Uztailak 1
  • Bilboko Kalealdia 2022: "Gazte"

BILBOKO KALEALDIA 2022 -  Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren barruan.

HIKA TEATROA & OINKARI DANTZA TALDEA (Euskal Herria) – “GAZTE”

  • Dantza (60 min).
  • 5 urtetik gorakoentzat.

Laburpena

Hitzontziak dira. Totalak. Oilotegiko oiloen antzera nekez isiltzekoak. 

Beti indarrez gainezka. Dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, eh!  Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi… Natur zaleak ere badira, bidaizaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.

Ez dira ergelak. Ez dira tuntunak. Ez dira zuetako batzuk uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak… Eta bihotza beti saltoka

Guztion antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta elkar ulertu.

Hau oliotegi inperfektua eta errebeldea! Gazteak dira, ez dira konforma errazak eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurriritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, mozal legeekin, inongo mugekin.

 

Konpainiari buruz

Oinkari Dantza Taldeak 2013an, ia berrogei urteko ibilbidea gainean zuela, urrats berriak emateko beharra ikusi eta sentitu zuen. Nor zen eta zertan ari zen ahaztu gabe, Hika Teatrorekin lan egiteak euskal dantzari begirada ezberdinez begiratzeko aukera eman dio. Tradizioari eusteko modu bakarra, tradizioa berritzea eta berrinterpretatzea dela sinetsita, bederatzi urteko elkarlana dute atzetik.

Hika Teatrok, aldi berean, dantza, komunikatzeko eta eszena bizitzeko tresna oso aberatsa eta balekotzat jo du aspalditik. Mugimendu eszenikoaren oinarria izanda, Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren formakuntzan, dantzak atal garrantzitsua izan du beti. Bere ikuskizunek asko dute koreografia eszenikotik.

Amantalen ahotsa ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatrok. 2012ko azaroa zen. Orduko hartan, gerra zibilean amantala jantzita, bizitzari aurre nola egin erakutsi ziguten emakumeei buruz mintzatu ziren.

Handik urte batera, 2013ko uztailean, Itsasoaren emazteak ikuskizuna sortu zuten elkarlanean. Ikuskizun honek, euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen zituen.

Sagartu, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. 2017an estreinatua.

2021ean iritsi zen Gazte, kaleko dantza ikuskizun gaztea. Gazteekin egina, gazteak mintzo eta mintzagai, eta publiko orori zuzendua.

 

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Koreografia: Eneko Gil
Testuak: Agurtzane Intxaurraga (dantzarien kontakizunetan oinarrituta)
Interpreteak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermín Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea
Eszenako lankidetza: Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga
Jatorrizko musika: Zigor Lampre (D.J Zigor), Eneko Diéguez (saxoa), Iñaki Diéguez (atabal pieza)
Zuzeneko musika: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Diéguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)
Musika grabatua: Janire Egaña eta Itziar Ituño (Atzo goizen goiz  eta Aita San Migel banangoaAkorde naz diskotik).
Jantziak: Xabier Mujika
Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Laia Atelier)
Promozio-bideoak: Grabaketa: Imanol Gurrutxaga, Nagore Muriel, Markel Sorarrain. Edizioa: Imanol Gurrutxaga eta Nagore Muriel
Argazkiak: Egoitz Bengoetxea “Otxabi” & Pepo
Teknika: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
Ekoizpen exekutikoa: Hika Teatroa
Komunikazioa: Teresa Sala
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa: Hika Teatroa (Teresa 633252200/ 656792501)

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaOinkari Dantza Taldea eta Hika Teatro
  • Data 2022(e)ko Uztailak 1
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPlaza Berria (Bilbo)

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana