"Gauzen Natura", Chema Madozen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko uztailaren 8(e)tik 2022(e)ko irailaren 25(e)ra
  • "Gauzen Natura", Chema Madozen erakusketa
  • "Gauzen Natura", Chema Madozen erakusketa

Ohiko sailkapenetatik at, Chema Madozek naturaren arauak iraultzen ditu, bere irudimena alderrai ibiltzen utzita. Bere fantasia hedatzen du, eta animalia, landare eta mineral erreinuak elkartuta erreinu propio bat sortzen du, non hostoak, adarrak, hodeiak, zurak, landareak, loreak, harriak … eraldatzen dituen eta ustekabeko konbinazioak eskaini.

Batzuetan naturako elementuen zeregina aldatuz egiten du eta, beste batzuetan, ezohiko elkarketak eginez edo antzekotasunarekin jolastuz.

Chema Madozek atsegin handiz nahasten du errealitatea; izan ere, itxura sendoa eta aldaezina izan arren, aldaketa txiki batek inguratzen gaituenaren hauskortasunaz jabearaz gaitzake.

KOMISARIOA: Oliva María Rubio

KOORDINATZAILEA: La Fábrica


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko uztailaren 8(e)tik 2022(e)ko irailaren 25(e)ra
  • Lekua Amarika aretoa
    Amarika plaza, 4
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Amarika aretoa

Non

Euskadi, auzolana