Adarretatik musika jaialdiaren bosgarren egingo da eta, aurreko bi edizioetako formatu murriztuak atzean utzita, kontzertuak jendartera itzuliko dira Munoan eta Malekoian zutikako formatua berreskuratuz.
Adarretatik jaialdiko kontzertuak datorren uztailaren 15, 16 eta 17an ospatuko dira eta, antolatzaileek adierazi duten moduan, emakumezko musikagileei garrantzia handia emango zaie aurtengo edizioan, 8 emanalditik 6 emakumeak protagonista diren bakarlari edo talderenak izango direlarik.
Bertan izango diren musikarien artean, zarauztarrak, Euskal Herriko taldeak eta munduko txoko desberdinetatik ailegaturiko musikariak aurki ditzakegu. Hau da aurtengo Adarretatik musika jaialdian izango diren taldeen zerrenda:
Egitaraua:
Uztailak 15
Uztailak 16
Uztailak 17