Dies Oiassonis 2022 - Irungo Erromatar Jaialdia

Irun 2022(e)ko uztailaren 14(e)tik 2022(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • Dies Oiassonis 2022 - Irungo Erromatar Jaialdia

XII. edizio honetan, Dies Oiassonisen xedea berriz ere jende ugari erakartzea da. Izan ere, hiriko eta inguruetako udako kultur hitzordurik garrantzitsuenetako bat da. Antzezpen historikoko jaialdi bat denez, historiaren berri eman nahi du garaiko elementuak zorroztasun osoz birsortuz. Horrela, gure kasuan, Erromatar Inperioaren garaiko Oiasso hiriko janzkerak, agertokiak eta materialak ikusiko ditugu.  

Aurten, jaialdiaren ohiko formatua berreskuratuko da. Alde batetik, antzezpen historikoak izango ditugu, hala nola Navigium Isidis edo Isis jainkosaren ohorezko prozesioa edo zirku erromatarra eta, bestetik, antzerki emanaldiak eta esperientzia gastronomikoak ere izango ditugu.

Terma erromatarren kontura, jaialdiak irauten duen bitartean, bide batez, birgaikuntza proiektua areago ezagutaraziko da, Museoaren egoitzaren parean kaleko erakusketa moduko bat osatuz jarriko diren panel batzuen bidez. Jarraian ekimenik esanguratsuenak jaso ditugu:

 

Zirku erromatarra

San Juan plazan izango da, eta saioak egingo dira hilaren 15ean (ostirala, 18:00etan), 16an (larunbata, 13:00etan eta 22:00etan) eta 17an (igandea, 13:00etan). Sarrerak salgai turismo-bulegoan, Oiasso Museoan eta zirkuaren sarreran bertan, ikuskizuna hasi aurretik, 5 euroan.

 

Azoka erromatarra

Aurten uztailaren 14tik 17ra egingo da, Fermin Calbetón eta Foru kaleetan eta Jenaro Etxeandia plazan, CBAra sartzeko eremuraino.

11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:30etara egongo da zabalik. Erromatarren munduko artisautza-produktuak eta elikagaiak eskainiko dituzte saltzaileek. Azokaren indargarri gisa, beste feria bat egongo da museoaren sarrera inguruan. Bertan, besteak beste, pieza arkeologikoen brontzezko erreplikak, kosmetikoak eta medikuntzako tresnak egongo dira, bai eta artisautzako pieza gehiago ere.

 

Antzerkia

Atal hau indartu egingo da, eta bost ikuskizun eskainiko dira:

1.- Uztailaren 14an, ostegunarekin, «Els Joglars» konpainiak ¡Que salga Aristófanes! obra eskainiko du Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Prezioa: 15 euro (sarrera orokorra) eta 10 euro (sarrera hobariduna). Ohiko kanalen bidez eros daitezke: Udalaren webgunean eta turismo-bulegoan eta Amaia KZko txarteldegian, sarrerarik geratzen bada.

2.- Uztailaren 16an, larunbatarekin, William Shakespeareren Tito Andrónico obra eskainiko da Junkaleko plazatxoan, 22:00etan. Publikoa: helduak. Méridako Erromatar Jaialdiaren eta Teatro Noctámbulo taldearen arteko koprodukzio bat da. Prezioa: 10 euro (sarrera orokorra) eta 7 euro (sarrera hobariduna). Ohiko kanalen bidez eros daitezke: Udalaren webgunean eta turismo-bulegoan eta Oiasso Museoan, ikuskizunaren aurretik, sarrerarik geratzen bada.

3.- Igandean, goizeko 11:30etan, Ezezagunok Antzerki Elkarteak La paz y otras lunas eskainiko du Junkaleko plazatxoan. Sarrera doakoa da.

4.- Mujeres de Oiasso bakarrizketak hilaren 16an, larunbatarekin, 12:00etan eta 13:00etan, terma erromatarren lorategian (Sarasate kalea). Prezioa: 7 euro, Oiasso Museoan salgai; ¡Las peripecias de un joven de Oiasso! bakarrizketa uztailaren 17an (igandea), 12:30etan, Junkal plazatxoan (15 minutu) eta, ondoren, Oiassoko antzerki tailerra, Aristofanesen Lisistrata obraren bertsio laburtu batekin. (30 min).

5.- Aristofanesen Emakumeak Asanbladan obraren irakurketa dramatizatuak, Oiassoko termen lorategian. Sarrera doakoa da.

 

Antzezpen historikoak

Dies Oiassonis jaialdiak Behe Inperioaren garaiko kanpamentu baten erreplika bat izango du. Soldaduen janleku baten antzezpena ere egingo da, eta Erromatar Inperioaren garaiko eguneroko bizitza irudikatzeko zenbait tailer egingo dira. Antzezpenen ekitaldi nagusia Navigium Isidis prozesioa izango da, uztailaren 16an arratsaldeko 19:30etan.

Museoan, aipagarriak dira Antzinako Erromako garbiketa eta norberaren higieneari buruzko antzezpen bat, larunbatean 13:30etan; eta gladiaturaren historiari buruzko beste bat, larunbatean 17:30etan eta igandean 11:30etan Oiassoko plazan eskainiko dena. Bestalde, ostiralean 19:00etan Oiasso antzezpen historikoko Irungo elkartearen aurkezpena egingo da. Museoko plazako agertokian izango da.

 

Tailerrak

Ohi bezala, jaialdian dozena bat tailer eskainiko dira. Tailer bakoitzaren prezioa 4 euro izango da pertsona bakoitzeko, larrugintzakoarena izan ezik, zeina doakoa izango den. Erreserbak, Oiasso Museoan edo 943639353 telefono zenbakira deituta.

Hauexek dira:

-«Kameuak, bitxi erromatarrak» tailerra: uztailaren 15ean, ostiralarekin, 17:00etan, Oiasso Erromatar Museoko plazatxoan. Tailer honetako parte-hartzaileek aukera izango dute igeltsuz eginiko kameuak apaintzeko eta beren bitxi propioak muntatzeko.

Erromako larrugintzako tailerra: ostiralean, hilak 15, 17:00etan; larunbatean, hilak 16, 11:00etan; eta igandean, 11:00etan. Antolatzailea: Oiassoko historia irudikatzeko elkartea. Doan.

-Ezkutu erromatarrei buruzko tailerra: uztailaren 15ean, ostiralarekin, 18:00etan Oiasso Erromatar Museoko plazatxoan. Jarduera honetan beren ezkutu erromatar propioa margotzeko proposamena luzatuko zaie parte-hartzaileei.

-«Historiari jokoa eman» tailerra: uztailaren 15ean, ostiralarekin, 18:30etan; uztailaren 16an, larunbatarekin, 12:30etan eta uztailaren 17an, igandearekin, 12:30etan, Museoko plazatxoan. Karta-jokoa.

-«Tanagrak, emakumezkoen estatuatxoak» tailerra: uztailaren 15ean, ostiralarekin, 19:00etan, Museoko plazatxoan. Antzinako Greziako estatuatxoak munduko museo ospetsuenetan gordetzen dira, eta tailer honetan figura horien igeltsuzko kopia bat koloretan margotu ahalko dute parte-hartzaileek.

-«Neptunalia, itsasoaren jainkoaren jaialdia» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 11:00etan, Museoko plazatxoan. Gazteenek gustukoen dituzten Neptunoren lagunak hautatu ahalko dituzte (itsas zaldiak, arrainak, olagarroak...), eta helduagoek itsas figurak osatuko dituzte quiling delako teknika erabiliz.

-«Kaskoak eta diademak» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 12:00etan, Museoko plazatxoan. Tailerraren xedea legionario eta zenturioienak bezalako kaskoak eta diademak egitea da.

-«Pupae, jostailu erromatarrak» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 13:00etan, Museoko plazatxoan. Tailer honetan, jostailu bat egingo dute parte-hartzaileek. Erromatarren garaian askotarikoak ziren panpinak (soldaduak, gladiadoreak...). Trapu, hezur, buztin eta abarrez egiten zituzten, eta forma desberdin ugari zeuden: animaliak, jainkoak, tenpluak..  

-«Antzerkiko maskarak» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 17:00etan, Museoko plazatxoan. Quilling teknika erabilita, antzerki-maskara bat egingo dugu.

-«Classis, erromatar ontzidia» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 18:00etan, Museoko plazatxoan. Tailer honetan, parte-hartzaileek Erromako itsas armadaren xehetasunak ezagutuko dituzte, eta horren boteretsua izatera nola iritsi zen ere deskubrituko dute. Egurrezko itsasontzi bat eraikiko dute piezak elkarri lotuta, eta margotu egingo dute elementu nagusiak ezagutzeko.

-«Bullae, erromatarren amuletoak» tailerra: uztailaren 16an, larunbatarekin, 19:00etan, Museoko plazatxoan. Tailer honetan, parte-hartzaileek bulla bat egingo dute: larruzko bola bat da, eta barruan landare aromatikoak jartzen zaizkio. Erromatarren garaian lepoko babesgarri gisa erabiltzen zituzten.  

-«Oscilla, zintzilikatzeko apaingarriak» tailerra: uztailaren 17an, igandearekin, 11:00etan, Museoko plazatxoan. Tailerreko parte-hartzaileek buztinezko apaingarri biribilak margotuko dituzte, gero etxean, lorategian edo terrazan zintzilikatzeko.

-«Pintura iztuku gainean» tailerra: uztailaren 17an, igandearekin, 12:00etan, Museoko plazatxoan. Parte-hartzaileek iztuku gaineko pintura bat egingo dute, diseinu ponpeiar batzuk erreferentzia gisa hartuta.

-«Ptolomeoren izarrak» tailerra: uztailaren 17an, igandearekin, 13:00etan, Museoko plazatxoan. Parte-hartzaileek idazteko tresnak ezagutuko dituzte eta horiek erabiltzen ikasiko dute; gainera, kalamu edo luma erabiliz idazteko oinarrizko printzipioak ikasiko dituzte.

 

Beste ekitaldi eta ikuskizun batzuk

Bloke honetan, aipagarriak dira honako hauek: «Aisialdia eta ikuskizunak Antzinako Erroman» hitzaldia, uztailaren 15ean, ostiralarekin, 18:00etan, Oiassoko Portu artekoan (sarrera doan); Ludi Scaenici taldearen musika- eta dantza-emanaldia, uztailaren 15ean, ostiralarekin, 22:00etan, Junkaleko plazatxoan (sarrera doan); Kalejira erromatarra, ostiralean, hilak 15, 17:00etan, eta larunbatean, 21:00etan, Museoaren egoitzatik San Juaneraino, eta igandean, 12:00etan, Zabaltzatik San Juaneraino; ginkana dendetan barrena, turismo bulegotik abiatuta, larunbatean, hilak 16, 11:30ean, Museoaren egoitzaren parean; eta aire zabaleko zinema emanaldi bat, igandeak, hilak 17, 22:00etan: Gladiator, doan, Bang Bang Zinema ekimenaren animazio bereziarekin, San Juan plazan, zirkuaren instalazioa baliatuz.

Esperientzia gastronomikoak:

1.- Pintxoaren ibilbidea: uztailaren 8tik 17ra, hiriko 22 establezimenduren parte-hartzearekin. Taberna edo jatetxe bakoitzak erromatarren garaian inspiratutako pintxo bat prestatu du. Hona zerrenda:

GAZTELUMENDI - SARGIA - EL TOSTADERO - RUGBY TABERNA - MANOLO - BASQUE CORNER - MARI - EKIALDE - IRUNGO ATSEGINA - EL BULE - SWING BERRI - BIKOTE - IZKINA - ALTZOLA - DANAKO - FELIX MANSO IBARLA - NAROA - VIRGINIA - PAPPERINO -REAL UNIÓN - DON JABUGO - BAKAR

2.- Afari erromatarra eta ikuskizuna: programako berritasunetako bat. Ehun lagunentzako afari bat izango da, San Juan plazan (zirkuko hondarraren gainean). Menua erromatarren garaian inspiratuko da eta, horrez gain, ikuskizun bat ere eskainiko da. Felix Manso Ibarla, Irungo Atsegiña, Gaztelumendi eta Atalaia jatetxeek parte hartuko dute; ikuskizuna, aldiz, A&B Shows eta My Dance Studio-k eskainiko dute. Afarirako txartelak 10 euroan saltzen dira turismo-bulegoan.

Merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotuta, stock azoka bat ere egingo dute tokiko merkatariek jaialdiaren egunetan, beren produktuak kalera aterata.

 

Aurretiazko ekitaldiak

Programa osatzeko, haurrentzako jolasen programa bat, photo call bat eta aurretiazko bi jarduera nabarmen batzuk ditugu. Alde batetik, asteazken honetan, uztailak 6, Mercedes Unzu Urmeneta eta Mertxe Urteaga Artigas arkeologoek «Una tarde en las termas» hitzaldia emango dute. Oiasso Erromatar Museoko Portu aretoan izango da. arratsaldeko 18:00etan.

Gainera, uztailaren 8tik aurrera (ostirala), «Mérida, Theatrum Mundi» aldi baterako erakusketa ikusgai egongo da Oiasso Museoan. Méridako antzoki erromatarraren irudi argitaragabeak, plano historikoak eta urteetan egin diren konponketa-proiektuak biltzen ditu erakusketak. Oiasso Museoaren eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetzari esker, Irunen erakusketa honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Urriaren 31ra arte egongo da gurean.

Azkenik, aipatzekoa da hilaren 9an 01:00ean SER Historia saioan Oiassori eta Antzinako Erromari buruz jardungo dutela. Gainera, atala grabatu, eta irratiaren podcast plataforman jarriko dute, noiznahi entzuteko moduan.

Edizio honetako kartelaren egilea Nerea Bermejo “Missbermi” ilustratzaile irundarra da.


Laburrean

Non