Festikale 2022: Raio the Loubican

Zigoitia 2022(e)ko Uztailak 16
  • Festikale 2022: Raio the Loubican

Festikale 2022 egitarauaren barruan:

Mircromina

Ton Arenas (Mircromina Títeres), hegoaldeak iparraldera eraman zuen. Kordoban jaio zen, 1977an. Aita Mondoñedokoa du eta han jarri da bizitzen titiritero gisa. Lanbide hori du, nekazaritzako peritu izateko ikasketak egin bazituen ere. Basilia Fragoso amaren aldeko amonari buruz kontatzen zizkioten istorioak gogoratzen ditu: "que facía romances, lía a man ou disfrazábase", "sempre me gustou moito o tradicional e o folclore". 2006tik 2010era ofizioaren erraiak ezagutu zituen Vigoko Spaguetti Títeres konpainiako Arturo Pérezen eskutik: "Con el aprendín a manipular os bonecos, a producir, vender, facer a viaxe, chegar ao sitio, elixir onde poñer o teatro... porque é distinto cando hai un escenario que cando podes poñer un teatriño en calquera lado. Moitas veces eres ti quen decides onde vai". (La voz de Galiciako testua - Yolanda García)

Raio the Loubican

Ibiltari batek mendiaren erdian zarata bat entzun eta Raio txakurkumea aurkituko du eukalipto baten oinean, bakarrik, janaririk gabe eta maitasunik gabe. Artatu eta zaindu ondoren, beren trebetasunak erakutsiz plazarik plaza eramango dituen ezin bananduzko adiskidetasuna landuko dute.

zigoitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMircromina
  • Data 2022(e)ko Uztailak 16
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBengolarra Parkea
    Zigoitia
  • ZenbatekoaDoan

Non